Ireki menu nagusia
Aliantza militarrak Europan 1914an. Arrosaz, Erdialdeko Inperioak.

Erdialdeko Inperioak edo Erdialdeko Potentziak (alemanez: Mittelmächte; hungarieraz: Központi hatalmak; turkieraz: İttifak Devletleri or Bağlaşma Devletleri; bulgarieraz: Централни сили, Tsentralni sili) Austria-Hungariako Inperioak eta Alemaniar Inperioak Lehen Mundu Gerran osatutako koalizioari emandako izena da; hauei, geroago, Otomandar Inperioa (1914ko urriaren 29an) eta Bulgaria (1915eko urriaren 14an) batu zitzaizkien[1]. Izena, Alemania eta Austria-Hungariako Inperioek Europan zuten erdialdeko kokapenarekin lotuta dago.

HistoriaAldatu

Koalizio honen jatorria, 1882an Alemaniak, Austria-Hungariako Inperioak eta Italiako Erresumak eratu zuten Aliantza Hirukoitzean dago. Italiak 1914an, alegia Lehen Mundu Gerra hasi zen urtean, Aliantza utzi zuen, bere burua herrialde neutraltzat adieraziz. 1915eko maiatzaren 23an, Italia gerran sartu zen Aliatuen aldean, apirilaren 26an Londresko Ituna sinatu ondoren; honen bidez, iparraldean, austriar probintziak bereganatu zituen.

Errusiaren hedapena mehatxu bezala ikusten zuenez, Otomandar Inperioak ezkutuko itun militar bat sinatu zuen Alemaniarekin 1914ko abuztuan, eta urte horretako azaroan gerran sartu zen.

Bulgaria, Balkanetako Bigarren Gerran jasan zuen porrotagatik erresumindua, Erdialdeko Inperioei batu zitzaien 1915eko urrian.

Gerraren amaierarekin, Erdialdeko Inperioen lurraldeak zatitu egin ziren, nazio berriak jaioz. Honela, Austria-Hungariako Inperiotik, Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia agertu ziren, eta Alemaniaren porrotak Bigarren Poloniar Errepublika sorrarazi zuen. Otomandar Inperioari dagokionez, gaurko Turkia denera murriztua geratu zen.

Estatu kideakAldatu

 
Erdialdeko Potentzien hildako militarrak portzentualki banatuta.
  •   Alemaniar Inperioa (1914ko abuztuaren 1ean sartu zen gerran): 11.000.000 militar mobilizatuta, 1.773.700 hildako, 4.216.058 zauritu, 1.152.800 gatibu/desagertu, 7.142.558 gerrako biktima guztira[2].
  •   Austria-Hungariako Inperioa (1914ko uztailaren 28an): 7.800.000 militar mobilizatuta, 1.200.000 hildako, 3.620.000 zauritu, 2.200.000 gatibu/desagertu, 7.020.000 gerrako biktima guztira[2].
  •   Otomandar Inperioa (1914ko abuztuaren 2an sekretupean; urte hartako urriaren 29an agerian): 2.850.000 militar mobilizatuta, 325.000 hildako, 400.000 zauritu, 250.000 gatibu/desagertu, 975.000 gerrako biktima guztira[2].
  •   Bulgariako Erresuma (1915eko urriaren 14an): 1.200.000 militar mobilizatuta, 87.500 hildako, 152.390 zauritu, 27.029 gatibu/desagertu, 266.919 gerrako biktima guztira[2].

Aliantzak guztira 22.850.000 militar mobilizatuta, 3.386.200 hildako (%52 alemaniarrak, %35 austriar-hungariarrak, %10 otomandarrak eta %3 bulgariarrak), 8.388.448 zauritu, 3.629.829 gatibu/desagertu eta 15.404.477 gerrako biktima izan zituen[2].

Buruzagi nagusiakAldatu

 
Erdialdeko Inperioen buruzagiak.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Central Powers Global.britannica.com
  2. a b c d e WWI Casualty and Death Tables Pbs.org