Hamadan (persieraz: همدان‎, Hamadān, antzinako persieraz: Hagmatana), antzina Ekbatana, Irango mendebaldeko hiria da, Hamadan probintziako hiriburua, Teherandik 360 kilometro hego-mendebaldera dagoena. 2011n 525.794 biztanle zituen[1]. Eskualdeko merkataritzagune nagusia da: artilea, larruak, kotoia, fruitu lehorrak. Bertan dago Avizenaren hilobia.

Hamadan
Irango udalerria
Iran - Hamedan view from Alvand Mountain - panoramio.jpg
Administrazioa
Estatua  Iran
Probintzia Hamadan
Geografia
Koordenatuak 34° 48′ N, 48° 31′ E / 34.8°N,48.52°E / 34.8; 48.52Koordenatuak: 34° 48′ N, 48° 31′ E / 34.8°N,48.52°E / 34.8; 48.52
Hamadan hemen kokatua: Iran
Hamadan
Hamadan
Garaiera 1.850 metro
Demografia
Biztanleria 525.794 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0813
Ordu-eremua UTC+03:30
Webgune ofiziala

GeografiaAldatu

Hamadan Alvand mendiaren magalean dago, 1.850 metroko garaieran, Kermanxahetik 190 kilometro ekialdera eta Isfahandik 530 kilometro ipar-mendebaldera[2].

KlimaAldatu

Hiriak klima kontinentala dauka, Dsa Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Hamedan)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 19.0 25.0 28.0 33.0 39.0 40.6 39.4 36.4 30.0 23.0 18.8 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.0 4.3 11.5 18.1 23.9 30.9 34.9 34.2 29.8 21.9 13.7 5.9 19.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.6 -2.2 4.5 10.4 15.5 21.3 25.3 24.3 19.0 12.1 5.3 -0.9 10.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -10.5 -8.2 -2.1 2.7 6.4 9.8 13.9 12.8 7.0 2.5 -2.1 -6.6 2.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −34.0 -33.0 −21.0 -12.0 -3.0 2.0 7.0 4.0 -4.0 -7.0 −14.5 −29.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46.3 43.6 49.4 49.8 37.8 3.7 2.0 1.8 0.8 20.7 26.9 40.9 323.7
Euri egunak (≥ 1 mm) 11.6 11.1 12.4 12.1 9.5 2.0 1.3 1.6 1.0 5.6 6.8 10.1 85.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 8.8 8.2 4.2 0.6 0 0 0 0 0 0.2 0.9 6.9 29.8
Eguzki orduak 131.8 137.1 174.5 199.6 258.5 341.8 342.7 322.2 295.6 234.3 183.1 135.3 2756.5
Hezetasuna (%) 76 73 64 56 50 36 31 31 34 48 61 73 52.8
Iturria: NOAA (1961-1990)[3]

HistoriaAldatu

Hamadan, antzinatean Ekbatana deitua, Irango eta munduko hiririk antzinakoenetakoa da[2]. Historialari batzuen ustez, K.a. III. milurtekoan sortu zuten eta, Asiriako kroniken arabera, gutxienez K.a. XII. mendetik existitzen da. Greziar historialarien arabera, Mediako Astiages erregearen hiriburua izan zen K.a. VI. mendearen lehen erdialdean, Ziro Handia persiarren erregeak K.a. 549an konkistatu zuen arte (Babiloniako Nabonidesen erregealdiaren seigarren urtean). Esan bezala, Ekbatana izan zen bere antzinako izena (Hañgmatana antzinako persieraz, Agbatana Eskiloren arabera, Agmatanu Behistungo inskripzioan eta Nabonidesek Aga'mtanu idatzia.

Herritar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Iran: Major Cities. citypopulation.de . Noiz kontsultatua: 2017-2-18.
  2. a b Hamadan. iranchamber.com . Noiz kontsultatua: 2017-2-21.
  3. Hamedan Nozheh Climate Normals 1961-1990. ftp.atdd.noaa.gov . Noiz kontsultatua: 2017-2-21.

Kanpo estekakAldatu