Arabiar Iraultza Otomandar Inperioaren aurkako matxinada bat izan zen, Siriatik Yemeneraino zabaltzen zen estatu arabiar bat sortzea helburu zuena. Bi urte iraun zituen, 1916tik 1918ra eta denbora labur horretan erreinu arabiar bat ekarri zuen, geroago zatiketa kolonialagatik ordezkatua izan zena.

Arabiar Iraultzaren bandera

XX. mendearen hasieran turkiarrak eta arabiarrek ziren Otomandar Inperioko etnia nagusiak. Azken hauek ordea iraultza kulturala hasi berri zuten, kontzientzia nazionala hartuz. Lehen Mundu Gerratea astean, Otomandar Inperioak Alemaniaren alde egin zuen. Bere aldetik Britania Handiak Otomandar Inperioaren aurka lagundu ezkero estatu arabiar bat sortzen lagunduko zuela zin egin zien arabiarrei. Arabiarren laguntza ezinbestekoa izan zen aliatuentzat. Guda amaitzean, Otomandar Inperioa desegin egin zen eta estatu arabiarra aldarrikatu zen. Baina aliatuek traizio egin zieten eta lurralde osoa Britania Handia eta Frantziaren artean banatu zuten. Gainera, Palestinan estatu judu bat sortzeko asmoa erakutsi zuten.

Iraultza hau famatua da Lawrence of Arabia filmagatik; bertan T. E. Lawrence militar, arkeologo eta idazlearen biografia azaltzen da.

Kanpo estekak

aldatu