Lankide:Ekaitz.H/Proba orriaZorrotzaurre historia

Historia aldatu

1. Atala: Deustuko Erribera garaia aldatu

 
Deustuko Erribera 1956. urtean

Zorrotzaurre proiektua jaio baino lehen Deustuko Erribera zegoen. Deustuko Erribera guztiz anexionatuta zegoen Deustu auzoarekin eta bakarrik zegoen kanal zentral bat. Baina ubide bakar hori arazoak sortzen zituen itsasontzi desberdinekin, trafikoa eratzen. Horregatik, 1950eko abuztuaren 11an hasi zen[1] Deustuko ubidea eraikitzeko lanen lehen fasea. Konklusio bezala, penintsula sortzearen ideia hasi zen ekintza industrialak hobetzeko helburuarekin.

1968an hasi zen funtzionamenduan bigarren kanala, baina hau oraindik ez zegoen guztiz bukatuta beraz Zorrotzaurre penintsula zen eta ez uhartea gaur egun bezala. Kanal hau funtzionamenduan egon zen 38 urtez baina 2006an amaitu zen bere funtzionamendua.

2. Atala: Ubidea hasi zen aroa eta industria garaia aldatu

Industrializazio modernoaren prozesuan (1876-1930) industria-kokaleku esanguratsua eratu zen Olabeagan, Zorrotzan eta Deustuko Erriberan. Ordutik aurrera, Erriberan zehar eraiki ziren, Elorrietara iritsi arte, besteak beste: Deustuko Tailerrak, Hodi Forjatuak (Tubos Forjados), Ibaizabal Tailerrak, Artiach, Coromina Industrial. Horiei ontzigintza tradizionala gehitu zitzaien A. Cortadi-ren seme-alabak eta konpainia sozietatea (Sociedad Hijos de A. Cortadi y Compañía), Elias Uresandiren tailerra eta Bengoetxea anaien tailerra. Horren ondorio da Deustun izandako hazkunde demografikoa, 1900 eta 1920 urteen artean populazioa ia bikoiztu egin baitzen.[2]

 
Gaur egun dauden industria-ondareen mapa[3]

1925ean Bilboko Udala eta Portuko Obra Batzordea arduratu ziren Hiriaren Hiri Hedapenerako Planaren (1927-1929) azken proiektua idazteaz. Portu-

hiriaren eredua ezarri zen, Buenos Airesko eta Deustuko zubi berriak proiektatu ziren itsasontziei pasatzen laguntzeko mugikor gisa, eta Deustuko zabalgunea aldatu zen Portuko Obra Batzordea Deustuko kanalan sartzeko.

1940-1975 aldian, hirigintza- eta industria-funtzioak finkatu ziren Deustuko ibarrean. Industria finkatzen eta instalazioak handitzen joan ziren Botika Zahar-retik Zorrotzaurreraino: Juan Muñoz Mendizabalen Tailerra, "El Tigre", Vicinay Kateak, Zar Tailerrak, Industriak Beta, Saft Nife, Cromoduro, Mefesa, Konsoni eta Lancor. Deustuko kanala 1968an gauzatu zen, Zorrotzaurreko penintsula sortuz. Krisi ekonomikoak ekarri zituen ondorio larrien

ostean dentsitate handiko industria eta portu-aldeak bizi izan zuten gainbeherari aurre egin nahian laurogeita hamarreko hamarkadan horien bergaikuntza eta berregiturakuntza prozesuari ekin zitzaion, besteak beste, Zorrotzaurren. Penintsula den hori uharte bihurtuko delarik, egoitza-funtzioak bete eta hirugarren sektoreko jarduerak hartuko ditu.

3. Atala: Gaur egun nola dago uhartea aldatu

Zorrotzaurre uharte bihurtu zen XXI. mendeko bigarren hamarkadan ubidea ireki ondoren. XX. mendeko 1970eko hamarkadaren erdialdera arte, industria ugari instalatu ziren inguru horretan. XX. mendeko 80ko hamarkadaren amaieran, degradazio handia zuen eremu bat biziberritzeko plan bati ekiteko ideia hasi zen. Horretarako, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordea sortu zen 2001ean, espazio hori berroneratu eta Bilboko etorkizuneko zabalgune bihurtzeko.[4]

Zorrotzaurreko Plan Bereziak Zaha Hadid[5] arkitekto irakiarraren master plana garatzen du 2004 urtean, herritarren ekarpenekin. Penintsulako hiri-eremu hori irla bihurtzea proposatu zuen, Deustuko kanala erabat irekita.

Hainbat erabilera proposatzen dira hiri-garapen orekatua bultzatzeko, mugikortasuna murrizteko, San Ignazio eta Deustu auzoak kanalera arte luzatzeko, Botika Zaharreko parkearekin lotuko duen erriberako pasealeku batekin. Bi auzo autosufiziente, muturretan eta bien arteko jarduera desberdinetan (etxebizitza, merkataritza, bulegoak, ekipamendu publikoak, parke teknologikoa, aisialdirako guneak), San Pablo eliza bere inguruarekin eta Deustuko Erriberaren ertzeko etxebizitzak zainduz. Erdiko etorbideak espaloi zabalak, bidegorria eta tranbia izango ditu, eta uharte berria barrutik komunikatuko du. Inguruko auzoekiko lotura hiru zubiren bidez ezarriko da, lehenengoa Juan José Arenas ingeniariak proiektatua, beste bat San Ignaziorekin eta beste mugikor bat Zorrotzarekin, itsasontziak Itsas Museoraino errazago igarotzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. Zubero, Imanol. (2012-04-12). ««Primero tomaremos Manhattan»: regeneración urbana, insurgencias ciudadanas y emergencias culturales en Zorrotzaurre (Bilbao) / «First we take Manhattan»: Urban regeneration, civic insurgencies, and cultural emergences in Zorrotzaurre (Bilbao)» Urban (03): 65–80. ISSN 2174-3657. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  2. «Resultados de búsqueda para “zorrotzaurre” – AVPIOP» www.patrimonioindustrialvasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  3. «OpenStreetMap» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  4. «Bilbaopedia - Zorrotzaurre» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  5. (Ingelesez) Zorrozaurre Masterplan – Zaha Hadid Architects. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).