La Fenice (euskaraz "fenixa") Veneziako antzokia da, munduko opera antzokirik ospetsuenetakoa. Bertan italiar opera ezagunenetako asko estreinatu dira.

La Fenice
Gran Teatro La Fenice
Gran teatro la fenice.jpg
La Fenice auditorium.jpg
Entzutokia 2007an.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Teatro-la-fenice-sala.jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Venice
Italiako udalerriVenezia
Koordenatuak 45° 26′ 01″ N, 12° 20′ 02″ E / 45.4337°N,12.3339°E / 45.4337; 12.3339Koordenatuak: 45° 26′ 01″ N, 12° 20′ 02″ E / 45.4337°N,12.3339°E / 45.4337; 12.3339
Historia eta erabilera
Architectural design competition for La Fenice 1789a
Eraikuntzaren hasiera 1790eko apirila
Sutea 1836a
Berreraikuntza 1837a
Redevelopment 1937a
Sutea 1996a
Sutea 1996ko urtarrilaren 29a
Berreraikuntza 2003a
Inaugurazioa1792ko maiatzaren 16a
Jabea Venezia
Izenaren jatorria Fenix
Edukiera 1.000
Arkitektura
Arkitektoa Gian Antonio Selva (en) Itzuli
Giovanni Battista Meduna (en) Itzuli
Tommaso Meduna (en) Itzuli
Aldo Rossi
Estiloa Italian theater (en) Itzuli
Webgunea http://www.teatrolafenice.it/
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

1774an, San Benedetto Antzokia, Veneziako opera antzokirik garrantzitsuena zena berrogei urte baino gehiagoko historiarekin, sute batek suntsitu zuen. Berreraiki eta gutxira, administratzen zuen konpainia eta jabeak ziren veneziarren arteko gatazka legal bat sortu zen. Gatazka hau familiak irabazi zuen, eta, beraz, konpainiak bere kontura antzoki berri bat eraikitzea erabaki zuen Campo San Fantin plazan.

Lanak 1790eko ekainean hasi eta 1792ko maiatzean amaitu ziren. Antzoki berria La Fenice izenarekin bataiatua izan zen konpainiaren birsortzea ohoratzeko, lehenik bere errautsetatik, eta ondoren bere lekualdatzetik. La Fenice 1792ko maiatzak 16an inauguratu zen Giovanni Paisielloren I Giochi di Agrigento izeneko operarekin.

Jada XIX. mendearen hasieran, La Fenicek Europan zuen ospea oso handia zen. Gioacchino Rossinik han bi opera egin zituen, Vincenzo Bellinik beste bi estreinatu zituen, eta Gaetano Donizetti garaile itzuli zen Veneziara hamazazpi urte Milanen eta Napolin eman ondoren.

1836ko abenduan antzokiak beste hondamendi bat jasan zuen. Beste sute batek suntsitu zuen, eta azkar berreraiki behar izan zen, bere ateak berriz 1837ko abenduan irekiz.

1884an hasi zen Giuseppe Verdiren elkarlana antzokiarekin, Ernaniren ekoizpen batekin inauteri denboraldian. Gero, Attila, Rigoletto, La Traviata eta Simon Boccanegra estreinatu ziren hurrenez hurren.

Lehen Mundu Gerran zehar, La Fenice itxia izan zen, eta bere aktibitateak berrabiatu zituenean ekoizpen ugarirekin egin zuen, eta munduko kantari eta zuzendari garrantzitsuak erakarriz. 1930ean Veneziako Bienalak Musika Garaikidearen lehen Nazioarteko Jaialdia hasi zuen, non Igor Stravinski eta Benjamin Britten bezalako konposatzaileak aurkeztu ziren. Jaialdi honen ondorengo edizioetan Luciano Berio, Luigi Nono eta Silvano Bussotti ere aurkeztu dira beste batzuen artean.

1996ko urtarrilak 29an beste sute batek erabat suntsitu zuen antzokia. Sutea eragindakoa izan zela jakin zen, eta Veneziako auzitegi batek erruduntzat konpainiarekin kontratu arazoak zituzten bi argiketari jo zituen. Berreraikitzi lanak 2001ean hasi eta 2003ko abenduak 14an antzokia berriz irekiz amaitu ziren, Beethoven, Wagner eta Stravinskiren lanak zituzten inaugurazio kontzertu batekin. Berreraikuntza Aldo Rossiren ardurapean egon zen, nork XIX. mendeko jatorrizko estiloa errespetatu zuen. Pertsonaren batzuk antzoki berri bat eraikitzeko aukera alferrik galdu izana kritikatu dute.

BitxikeriakAldatu

Antzoki hau Salma Hayek eta François-Henri Pinaulten ezkon afariaren egoitza izan zen 2009ko apirilaren 26an.

Death at La Fenicek, Donna Leonek sortutako saileko lehen eleberria dena eta Guido Brunetti inspektoreak protagonizatzen duena, agertoki bezala veneziar antzoki hau du.

IrudiakAldatu

Kanpo estekakAldatu