Giovanni Paisiello

Giovanni Paisiello (Taranto, Italia, 1740ko maiatzaren 9a - Napoli, Italia, 1816ko ekainaren 5a) musikagilea izan zen.

Giovanni Paisiello
PaiselloVigeeLeBrun.jpg
Bizitza
Izen osoa Giovanni Gregorio Cataldo Paisiello
Jaiotza Tarento1740ko maiatzaren 9a
Herrialdea  Napoliko Erresuma
Heriotza Napoli1816ko ekainaren 5a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) Francesco Durante (en) Itzuli
Joseph Doll (en) Itzuli
Ikaslea(k) Vincenzo Lavigna
Domenico Puccini (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Lan nabarmenak Nina (en) Itzuli
Genero artistikoa opera
IMDb nm0656941

BizitzaAldatu

Gaztetan eliza musika idatzi zuen batik bat, baina opera bufoarekin zuen zaletasunaz jabeturik, 1764. urtean lehen opera idatzi zuen Boloniarako, Il mondo a rovescio (Mundua hankaz gora). Katalina II.a Errusiakoaren kapera-maisu izan zen San Petersburgon (1776-1784), eta han idatzi zuen opera nagusia, Il Barbiere di Siviglia (1782, Sevillako bizargina), Giuseppe Petroselliniren libretoan oinarrituta.

1784tik 1799ra, Fernando IV.aren musika-zuzendaria izan zen Napolin, hamabost urtez. Aldi hartan idatzi zituen operarik hoberenak. Aipagarriak dira, besteak beste, La Molinara (1788) eta Nina (1789).

1802. urtean Napoleonek Parisa gonbidatu zuen, eta gorteko musika-zuzendaritzaz arduratu zen. Parisko entzuleek, hala ere, ez zuten ondo hartu 1803. urtean idatzi zuen Proserpine opera.

Napolira itzuli zen, eta Josef Bonaparte eta Joachim Muratentzat lan egin zuen, 1815. urte arte. Piccinni eta Cimarosa operagileen lehiakide izan zen. Ehun opera baino gehiago idatzi zituen. Aipatuez gainera, ospetsuak dira: La serva padrona (1769); Don Chisciotte (1769); Achile in Sciro (1778), eta Didone abbandonata (1794). Intermezzoak ere idatzi zituen, eliza-musika (40 meza, Te Deum bat, pasioak) eta musika tresnetarako lanak (hamabi sinfonia, kontzertuak, kuartetoak eta sonatak).

ErreferentziakAldatu