Kartel hitzak enpresen arteko aldi baterako akordioa deritzo.

Sektore bereko enpresen arteko hitzarmen informal honetan, helburua merkatu jakin bateko konpetentzia murriztu edo erabat deuseztatzea den. Kartelak produkzio eta banaketaren gainean kontrola ezartzea dute helburu, kartela sortzen duten enpresen kolusioaren bitartez, hauek merkatu monopolistiko egitura dutelarik, merkatuaren gain boterea lortuz horrela mozkinak maximizatuz eta kontsumitzaileak kaltetuz. Horregatik, kartelentzako ondorioak monopolistek dituztenen berdinak dira. Diferentzia nagusia mozkin totalak ekoizleen artean banatuak direla da. Hauen aktibitate nagusiak prezioak ezartzea, eskaintza eskuragarria mugatzea, merkatua banatzea eta mozkinak partekatzea dira. Gaur egun, termino hau merkataritza internazionalaren konpetentzia arautzen duten akordioetarako erabiltzen da.

Garrantzi berezia izan zuten Alemanian XIX. mendearen bukaeran Depresio Handiaren inguruan.

Kanpo estekak aldatu