Petroleoa jatorri fosileko hidrokarburoetako bat da, algetatik eta zooplanktonetik eratorritako materia organikoaren eraldaketaren ondorioz sortua.

Petrolioaren industriak esplorazio, erauzketa, fintze, garraiatzeko( sarritan petrolio- ontzi eta gasolindegietan) eta petrolio produktuen merkaturatze prozesuetan parte hartzen du. Industria-bolumen handiena duten produktuak erregai-olioa eta gasolina dira.

Petrolioa oso garrantsitsua da eta berebiziko garrantzia du zibilizazio bera mantentzeko,horren ondorioz, nazio askoren kezka kritikoa da.

Petrolioak munduko energia kontsumoaren ehuneko oso handia elikatzen du,  Europaren eta eta Asiaren arteko %32tik Ekialde ertaineko %53ra.

Munduak orokorrean, urtean, 30.000 milioi upel petrolio kontsumitzen ditu eta kontsumitzaile gehienak nazio garatuenen taldean sartzen dira. Asiaren arteko %32tik Ekialde ertaineko %53ra. Petroleoa, produktu kimiko askoren lehengaia da, produktu farmazeutikoak, disolbatzaileak, fertilizatzaileak, pestizidak eta plastikoak barne.

Petroleoaren formakuntza naturala

aldatu

Lehen esan bezala, petrolioa modu naturalean sortzen den likido konposatua da eta formazio harritsuetan aurkitzen da. Pisu molekular batzuetako hidrokarburoen eta beste konposatu organiko batzuen arteko nahasketa konplexua da. Adierazten denez, petrolioa eta erregai fosilak landare eta animalia fosilizatuen hondakinetatik sortu ziren, lurraren geruzaren eta eta presioaren eraginpean ehunka milioi urtez egon ondoren. Denboraren poderioz, deskonposatutako hondakinak lokatz eta sedimentu geruzek estali zituzten, lurrean gehiago hondoratuz eta bertan mantenduz, pixkanaka olio-poltsen biltegi natural bihurtzen ziren, geruza bero eta presiotsuen artean.

Petrolioaren elementuak hauek izango lirateke:

  • Hidrokarburoak:
    • Parafinak.
    • Oleinak.
    • Isoparafinak.
    • Naftenoak eta Aromatikoak.
  • Elementu Kimikoak:
    • Sufrea
    • Oxigenoa eta Nitrogenoa.

Historia

aldatu

Historia Goiztiarra

aldatu

Petroleoa, gizakiaren historia goiztiarretik erabili izan da, batez ere, sua egiteko eta erregai gisa gerrarako. Munduko ekonomiarentzako oso garrantsitsua izan zen, baina oso motel garatu zen. Izan ere, berotzeko eta prestatzeko erregai nagusiak, egurra eta ikatza izan ziren.


Industria-iraultzak geroz eta energia-behar handiagoa sortu zuen, izan ere, garai horretan ikatza zen hornitzaile nagusia. Bestalde, kerosenoa petrolio gordinetik atera  eta erregai gisa erabil zitekeela ohartu ziren. Horren ondorioz, petrolioak eskari oso handia izan zuen eta XX. menderako Europako merkataritzaren lehengai nagusietako bat bihurtu zen.

Historia Modernoa

aldatu

1825ena Errusian 3500 petrolio tonelada ekoiztu ziren eta eta mendearen erdialdean zifra hau bikoiztu egin zen. 1848an, gaur egun, Azerbaijan bezala ezagutzen dugun herrialdea, bi hoditeri(oleoducto) handi eraiki ziren Errusiako Inperioan:

1. 833 kilometroko luzera zuena, helburua; petrolioa Caspio itsasotik Batum-eko porturaino itsaso Beltzean eramatea.

 


2.162 kilometroko luzera zuena,helburua, petroleoa Checheniatik Caspio itsasora garraiatzea.

 


XX.mendean, Errusiar Inperioko petrolio gordinaren ekoizpena, gehiena Absheron peninsulatik zetorrena,  munduko ekoizpenaren erdia errepresentatzen zuen eta nazioarteko merkatuak dominatzen zituen. 1884 urtean, gutxi-gorabehera,200 findegi txiki jarri ziren martxan Bakuko zonaldetan.

Beste aldetik, industria honen garapen handiaren eraginez,Abseron penintsula munduko ingurumen-arduragabekeria kasurik zaharren eta larrienetako bat bezala bilakatu zen.

1878an, Ludvig Nobel eta bere konpainia Branobel, garraio irauli zuten, Kaspiar Itsasoko lehen ontzia fabrikatuz eta martxan jarriz.

Lehen petrolio findegi modernoak, gaur egun Polonia deitzen den herrialdean eraiki ziren, 1854 eta 1856 urteetan. Findegi hauek tamaina txikikoak ziren, erregai finduen eskaria txikia zelako urte horietan.

Petroleoa porzesatzen zuten, asfalto-artifiziala, makina-olioa eta lubrikatzaileak fabrikatzeko.

Lehen petrolio findegi handia 1856an inauguratu zen Rumanian.

Estatu Batuetako lehen zulaketa 1859an hasi zen, Titusvillen(Pensilvania). XX.mendeko lehen laudenean Estatu Batuek Errusia gainditu zuten munduko petrolio ekoizle handiena bezala.

Estatu Batuetatako Amerikako bigarren zulaketa Perun izan zen, 1863an, herrialde hau, 1930eko hamarkadara arte Ameriketako petrolio ekoizpenaren bigarren polo garrantsitsuena bilakatu zen.

1920ko hamarkadan dagoeneko, munduko herrialde askotan petroli-eremu asko martxan jarrita zeuden, adibidez, Canada, Polonia, Suecia, Ucrania eta Venezuela.

1947an, Alto Oil konpainiak itsasoko lehen petrolio-plataforma eraiki zuen Luisianako kostan, Mexikoko golkoan.

Koorporazioak

aldatu

1960ko hamarkadan, Mobil, BP eta Shell bezalako enpresa multinazionalek gas naturalaren eta petrolioaren erreserba globalen %80 baino gehiago eskuratu zuten. Gaur egun, mendebaldeko konpainia multinazionalek munduko petrolioaren %10 baino ez dute kontrolatzen; gobernuek operatutako enpresek, berriz, %77ren kontrol esklusiboa dute gutxi gorabehera, Doug Young-ek 2007ko azaroan Rice Unibertsitateko James Baker Institutuan idatzitako paper baten arabera.

Industriaren egitura

aldatu
 

Industriaren egitura 5 modu desberdinetan zatitzen da:

  • Upstream (petrolio gordinaren eta gas naturalaren azterketa, garapena eta ekoizpena).
  • Downstream (ontziak, findegiak, saltzaileak, xehekariak eta kontsumitzaileak).
  • Oliobide bidezko garraioa.
  • Itsas garraioa.
  • Hornitzailea eta zerbitzua.

Petroleo industria lurraldetan sailkatuta

aldatu
 

Espainia

aldatu

Espainia Europar Batasuneko barne-merkatuan sartu zenean, 1986.urtean, Europak ondorengo araua ezarri zuen:

1993ko monopolioa amaitzea eskatu zion Espainiari. Desmonopolizazioa gertatu zenean, CAMPSAren monopolioaren aktiboak hiru enpresetan (Repsol, Cepsa, BP) banatu ziren, oligopolio bat osatuz.

Lehiaren Batzorde Nazionalak behin baino gehiagotan zigortu ditu enpresak, horietako bat 2009an izan zen, "zerbitzua ematen duten estazio publikoarentzako salmenta-prezioa zeharka finkatzeagatik enpresaburu independente gisa".

Venezuela

aldatu

Petróleos de Venezuela, Sociedad Anónima (PDVSA) venezuelako enpresa bat da da eta venezuelako petrolioa kontrolatzen du, hau da,petrolioa ustiatu, ekoitzi, findu, merkaturatu eta garraiatzen du.PDVSA enpresa Fortune aldizkariak atera zuen zerrenda garrantzienetako batean zegoen. Zerrenda horretan, mundu osoko 500 enpresa handienak azaltzen ziren, eta bertan PDVSA enpresa 38,.zenbakian kokatuta dago.

Ingurumen impaktua eta etorkizun eskasia

aldatu
 

Petrolio-industriako zenbait operazioek ura kutsatu dute, hainbat hondakin edo produktuengatik eta petrolio-isurketengatik. Erregai fosilen errekuntzak berotegi-efektuko gasak eta aireko beste kutsatzaile batzuk sortzen ditu. Kutsatzaileetako batzuk hauek dira: nitrogeno oxidoak, sufre dioxidoa, konposatu organiko lurrunkorrak eta metal astunak.

Petrolioa baliabide natural ez-berriztagarria denez, industriak aurre egin behar dio ezinbestean munduko petrolio-erreserbak agortzeari. 2007ko Munduko Energiari buruzko Estatistika Aldizkariak, BP konpainiak argitaratutako aldizkariak (The BP Statistical Review of World Energy 2007), honako hauen arteko proportzioa kalkulatu zuen: petrolio eta ekoizpen erreserbak kalkulatu zituen, munduan frogatutako erreserbak kontuan hartuta.


IBISWorld-ek egindako ikerketa baten arabera, bioerregaiak (batez ere Etanol) petrolioa ordezkatzenjarraituko dute, nahiz eta ekoizpen-maila baxua izan, eta ez dute petrolioaren lekua aldatuko. Etanola ingurumenean inpaktu txikia eragiten duen produktua da eta inportatutako petrolioarekiko mendekotasuna murrizten nolabaiteko garrantzia izan dezake. Alde horretatik, Estatu Batuetan kontsumitutako etanol gehiena (%90 baino gehiago) gasolinarekin konbinatzen da, %10-a etanola den erregai konposatu bat ekoizteko. Erregai horretan, etanola erabiltzen da nahasketaren oxigeno kantitate osoa handitzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. "International Energy Annual 2004". Energy Information Administration. 14 Jul. 2006. Found at «Copia archivada». Archivado desde el original el 25 de septiembre de 2008. Consultado el 17 de mayo de 2008. [1] «Oligopoly: el juego de la energía, programa completo, Salvados 18 de noviembre de 2012, La Sexta». Archivado desde el original el 29 de noviembre de 2012. Consultado el 30 de noviembre de 2012.
    1. «Oligopoly: el juego de la energía, programa completo, Salvados 18 de noviembre de 2012, La Sexta». Archivado desde el original el 29 de noviembre de 2012. Consultado el 30 de noviembre de 2012.[2]
  1. Espinàs, Eulàlia. (2008-05-01). «Una profesión en redefinición: visión desde el Col·legi Oficial de Bibliotecaris-Documentalistes de Catalunya» El Profesional de la Informacion 17 (3): 311–316.  doi:10.3145/epi.2008.may.07. ISSN 1386-6710. (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  2. «EL FALLO DE LA CORTE INTERNACIONAL DE JUSTICIA EN EL DIFERENDO TERRITORIAL Y MARÍTIMO NICARAGUA-COLOMBIA (19 DE NOVIEMBRE DE 2012)» El fallo de La Haya y sus efectos en la reserva de Biosfera Seafflower (Universidad del Externado de Colombia): 107–140. 2014-12-29 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).

Kanpo estekak

aldatu