Kyoto

Kyōto» orritik birbideratua)

Kyoto[1] (japonieraz: 京都市 Kyōto-shi?, "hiriburua") (japonieraz /kʲoːto/ ahoskatua) Kyotoko prefeturako hiriburua da, Japonian. Garai batean Inperioko hiriburua izan zen. 2014ko erroldaren arabera 1.470.129 biztanle zituen, Osaka eta Koberekin batera Keihanshingo metropoli eremuak 18.643.915 biztanle hartzen ditu. Japoniako hiriburu tradizionala kontsideratzen da eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak 1994an.

Kyoto
京都市
京都 (Kyōto)
izendaturiko hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Kyoto
AlkateaDaisaku Kadokawa (en) Itzuli
Izen ofiziala京都市
Jatorrizko izena京都市
Posta kodea600-0000–616-9999 eta 520-0461–520-0465
HerriburuaNakagyō-ku
Geografia
Koordenatuak35°00′42″N 135°46′05″E / 35.01161°N 135.76811°E / 35.01161; 135.76811
Map
Azalera828 km²
MugakideakUji, Kameoka, Muko (en) Itzuli, Nagaokakyo (en) Itzuli, Yawata (en) Itzuli, Nantan (en) Itzuli, Oyamazaki (en) Itzuli, Kumiyama (en) Itzuli, Ōtsu, Takashima (en) Itzuli, Takatsuki eta Shimamoto (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.463.723 (2020ko urriaren 1a)
1.463.723 (2022)/(2020)/(2015)/(2010)/(2005)/(2000)/(1995)/(1990)/(1985)/(1980)/(1975)/(1970)/(1965)/(1960)/(1955)/(1950)/(1947)/(1940)/(1935)/(1930)/(1925)/(1920)/(1889)/(1871)/(1850)/(1750)/(1650)/(1571)/(1490(e)ko hamarkada)/(1400(e)ko hamarkada)/(1150)/(XI. mendea)/(900)/(IX. mendea)/(800)
Dentsitatea1.768 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia75
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakKiev, Kolonia, Florentzia, Xi'an, Guadalajara, Zagreb, Praga, Paris, Boston, Cusco, Edinburgo, Zermatt eta Jinju
http://www.city.kyoto.jp/koho/eng/index.html www.city.kyoto.jp

Eraikin guztien artean aipatzekoak dira Nijō gaztelua, Kiyomizu-dera, Jauregi inperiala, Urrezko tenplua, Zilarrezko tenplua eta Fushimi Inari-taishako korridoreak. Haietaz gain, ezaguna da Gion barrutia (geisha auzoa).

Etimologia

aldatu

Aintzina Kyō no Miyako (京の都, "Jauregi inperialaren hiria") izena izan zuen, baina XI. mendean Kyoto izena, hots, "hiriburua", eman zitzaion. 1868an Edo-ri Tokio izena eman zitzaionean ("Ekialdeko hiria"), Saikyō (西京, "Mendebaldeko hiria") izena izan zuen, baina laster Kyoto izena berreskuratu zuen.

Historia

aldatu

Aurkikuntza arkeologikoek paleolito garaitik populatua izan dela erakusten badute ere, oso gutxi ezagutzen da K.o. VI mendearen aurreko garaiez, Shimogamo santutegia fundatu zen arte hain zuzen ere.

VIII. mendean. monje budistek gobernu inperialean eragin nahi izan zuten eta enperadoreak budisten influentziatik urruti egongo zen toki berria aukeratu zuen, gaur egungo Kyoto, garai hartan Heian-kyō (平安京) izena ("Lasaitasun eta bakearen hiria") izena eman ziona eta 794an Japoniako hiriburu inperiala bihurtu zen hamaika menderako. Indar militarra tarteka Kamakuran edo Edon egon bazen ere, Kyoton izan zuen egoitza enperadoreak eta, berez, hiriburu inperiala izan zen, harik eta 1868an Meiji berrezarkuntzaren ondorioz, Tokiok hiriburutza hartu zuen arte.

XV. mendean 1467 eta 1477 arteko Ōnin Gerran hiria nabarmen suntsitua izan zen. Samurai taldeen arteko liskarrak izan ziren kaleetan eta bukaeran nobleek eta talde erlijiosoek ere parte hartu zuten. Nobleen etxeak gotorleku bihurtu ziren eta babes zangak eta harresiak ezarri ziren hirian. Kyotok ezaguturiko suntsiketarik handiena izan zen eta ehun urte behar izan zituen errekuperatzeko. Toyotomi Hideyoshik hiria berreraiki zuen XVI. mendearen bukaeran, aurretik zituen kaleen bikoitza eraikiz eta etxe karratuak altxatuz.

 
Kyoto, 1891

Edo Aroan bere ekonomia Japoniako hiru hiri handienen artean zegoen, besteak Edo eta Osaka ziren. 1864an ordea Hamaguri matxinada gertatu zen eta 28.000 etxe erre ziren. 1868an enperadoreakl Tokio konkistatu eta hara mugitzea erabaki zuen.

Gaur egungo Kyoto hiria 1889an eratu zen eta 1890ean Biwa aintzirako kanala eraikitzeak herria berrindartzeko balio izan zuen. XX. mendean handitzen segitu zuen eta 1932an milioi bat biztanleko muga gainditu zuen.

Bigarren Mundu Gerran bonba atomikoa bertan botatzea pentsatzen aritu zen Estatu Batuetako armada, baina gerra idazkari zen Henry L. Stimsonen insistentziaren ondorioz, Kyotoko tenpluak babestea erabaki zen eta bonba Nagasakin jaurti. Bestelako bonbaketarik ere ez zuen jasan, eraso bakan batzuk baino ez. Horrixe esker, Japonian gerra aurreko eraikin gehien dituen hiri handia da.

1997an bertan idatzi zen aldaketa klimatikoari buruzko itunik ezagunenetako bat, Kyotoko Protokoloa.

Geografia

aldatu

Kyoto Yamashiro haranean dago, Tamba mendien ekialdean. Haranaren inguruko mendi aipagarrienak Higashiyama, Kitayama eta Nishiyama dira, 1.000 metroko altuerara iristen ez direnak. Haraneko ibai nagusiak Yodo (hegoaldean), Katsuragawa (mendebaldean) eta Kamogawa (ekialdean) dira. Kamo eta Takano ibaiek bat egiten dute Kyotoren erdigunean.

Hiria XVI. mendearen bukaeran berrantolatu zen, Feng shui-aren legeak jarraituz, orduko Xi'an txinatarra eredu hartuta.

Kyotora iristeko, aireportu nagusi gertukoena Kansaikoa da; eta Japonia barruko garraioetan, trenbidez ondo konektatua dago bereziki, Shinkansen zerbitzuarekin eta beste batzuekin. Kyotoko tren geltokia, 1997an amaitua, hiriko eraikin moderno ikusgarrienetakoa da.

      Datu klimatikoak (Kyoto)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.9 22.9 25.7 30.7 33.8 36.8 38.2 39.8 38.1 32.2 26.9 22.8 39.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 9.7 13.4 19.9 24.6 27.8 31.5 33.3 28.8 22.9 17.0 11.6 20.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.6 5.1 8.4 14.2 19.0 23.0 26.8 28.2 24.1 17.8 12.1 7.0 15.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.2 1.4 4.0 9.0 14.0 18.8 23.2 24.3 20.3 13.6 7.8 3.2 11.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −11.9 −11.6 −8.2 −4.4 −0.3 4.9 10.6 12.8 7.1 0.2 −4.4 −9.4 −11.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 50.3 68.3 113.3 115.7 160.8 214.0 220.4 132.1 176.2 120.9 71.3 48.0 1491.3
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 7.8 9.2 11.9 10.6 11.4 12.9 12.9 8.7 11.0 8.8 7.6 8.1 120.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.1 3.9 1.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 1.2 9.2
Eguzki orduak 123.2 117.4 146.8 175.4 180.9 138.3 142.3 182.7 136.8 157.4 138.1 135.8 1775.1
Hezetasuna (%) 66 66 62 59 62 67 70 66 68 68 68 68 65.8
Iturria (1): 平年値(年・月ごとの値)
Iturria (2): (errekorrak) 観測史上1~10位の値(年間を通じての値)

Banaketa administratiboa

aldatu
 

Kyotok hamaika auzo (ku) ditu:

Kultura

aldatu

Erlijioa

aldatu

2.000 toki erlijoso daude Kyoton, 1.600 budista eta 400 xintoista. Hamalau garrantzitsuenak UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1994an, Aintzinako Kyotoko monumentu historikoen barnean.

Jaialdiak

aldatu

Hiru jaialdi nagusi izaten dira Kyoton.

Horietaz gain, abuztuaren 16ko Gozan no Okuribi jaialdia ospetsua da.

Hizkera

aldatu

Kyototarrek Kyotoben izeneko dialekto bat hitz egiten dute, kansaibenaren bertsio arkaiko bat. Nabaria da japoniera estandarrarekiko ezberdintasuna: "Eskerrik asko" Ooki ni da, Osakan bezala; japoniera estandarrean, (Dōmo) Arigatō.

Ondasun nabariak

aldatu

Gizateriaren Ondarea

aldatu

Auzoak

aldatu

Museoak

aldatu

Jaialdiak

aldatu

Besterik

aldatu

Kyototar ezagunak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Kyoto honako hiri hauekin dago senidetuta:

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

aldatu