Kansai nazioarteko aireportua

Kansai nazioarteko aireportua (japonieraz: 関西国際空港 Kansai Kokusai Kūkō?) , (NAGE: KIX, NAZE: RJBB), Japoniako Osaka hiritik gertu dagoen aireportua da, zehatzago esanda Osakako Badian berariaz egindako uharte artifizial batean. Aireportua bera hiru udalerriren barnean dago, Izumisano (iparraldeko zatia), Sennan (hegoaldekoa) eta Tajiri (erdialdekoa).

Kansai nazioarteko aireportua
three Kansai airports
IATA: KIX • ICAO: RJBB Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakOsaka prefektura
Japoniako hiriaIzumisano
Ur-masaOsakako Badia
Koordenatuak34°25′50″N 135°13′49″E / 34.4306°N 135.2303°E / 34.4306; 135.2303
Map
Altitudea5 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1994
Inaugurazioa1994ko irailaren 4a
KudeatzaileaKansai Airports Kansai Airports
New Kansai International Airport Company New Kansai International Airport Company
Kansai International Airport Land Company
Izenaren jatorriaKansai (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaRenzo Piano
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
06L/24bidezoru4.000 m60 m
06R/24Lbidezoru3.500 m60 m
Zerbitzu hiriaKeihanshingo metropoli eremua eta Osaka
Luzera3.500
4.000
Webgune ofiziala

Historia aldatu

60. hamarkadan Osaka inguruak garapen eta hazkuntza ikaragarria izan zuen eta Osakako nazioarteko aireportua gainez eginda zegoen. Horrela beraz Kobe eta Osakarako aireportu berria egitea pentsatu zen. Toki handirik ez eta Osakako Badian uharte artifiziala egitea erabaki zen. Kansai aireportua Renzo Piano arkitektu italiarrak diseinatu zuen eta 1994 urtean inauguratu zen. Berehala hartu zituen Osakarako nazioarteko hegaldi guztiak eta Japonia barneko hegaldiak Osakako aireportu zaharrari utzi zizkion.

Uharte artifiziala aldatu

Kansai nazioarteko aireportua dagoen uharteak 4 km-ko luzera eta 2'5 km-ko zabalera dauka. Eraikuntza 1987an hasi zen eta 1989an bukatu. Lurrikara, tifoi eta ekaitz tokia denez ingeniariek 48.000 arroka tetraedriko erabili zituzten. Garai puntualetan toprera jartzen zenez 2007an bigarren terminal bat eraiki zuten. 2015erako hirugarren terminala egitea planifikatuta dago.

Argazkiak aldatu

Kanpo estekak aldatu