Kameoka (Kyoto)
Kameoka (japonieraz: 亀岡市 Kameoka-shi ) Japoniako Honshuko uhartearen mendebaldean dagoen hiria da, Kyoto prefeturako hirugarrena. 2012ko erroldaren arabera 92.889 biztanle ditu.
Kameoka 亀岡市 亀岡市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kansai Kyoto | ||
Jatorrizko izena | 亀岡市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°00′49″N 135°34′25″E / 35.01353°N 135.57353°E | ||
Azalera | 224,90 km² | ||
Mugakideak | Kyoto, Nantan (en) , Ibaraki (en) , Takatsuki, Nose (en) eta Toyono (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 85.962 (2021eko martxoaren 1a) −3.517 (2015) | ||
Dentsitatea | 382,22 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1955eko urtarrilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Suzhou | ||
http://www.city.kameoka.kyoto.jp/foreign/english/index.html www.city.kameoka.kyoto.jp |
Geografia aldatu
Historia aldatu
Historian zehar Kyotoren nekazalgunea izan da, gaztainak, babarrun beltzak, arroza, matsutakea eta arbia ekoiztu ditu. Abeltzaintza ere joarrtu du, behiak, oilaskoak eta ayu arraina.
K.a. 300 urtean jadanik hasi ziren lehenengo koloniak arroza ereiten. 741ean Shōmu enperadoreak hainbat tenplu altxatu zituen eta Heian-kyo hiriburuaren suburbio bihurtzen hasi zen. 1577an Kameyama gaztelua eraiki zen eta bere inguruan herria eratuz joan zen. Gaztelu honek San'in eskualdearen eta Kyotoren arteko bidea gordetzen zuen. 1869an izena aldatu eta Kameyama Kameoka bihurtu zen. Gaur egun Kyoto eta Osaka hirien suburbioa dela esan daiteke.
Ondasun nabarmenak aldatu
- Anaoji tenplua
- Hozu ibaia
Iruditegia aldatu
-
Anaoji tenplua.
-
Izumo-daijingū tenplua.
-
Hozu ibaia.
Hiri senidetuak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Japonieraz)(Ingelesez) Kameokako webgune ofiziala