Keihanshingo metropoli eremua
Keihanshingo metropoli eremua (japonieraz: 京阪神 ) edo Keihanshin MMA Japonian dagoen bigarren metropoli eremu handiena da. Osaka, Kobe eta Kyotoko metropoli eremuak barneratzen ditu eta 11,170 km²-tan 18.643.915 biztanle biltzen ditu. Guztira Japoniako populazioaren %15a osatzen du.
Geografia
aldatuKansai eskualdean kokaturik dago, Osakako Badiaren iparraldeko eta ekialdeko ertzak hartzen ditu eta Yamashiro haranean barneratzen da. Metropoli eremuaren mugak Himeji eta Wakayamaraino ere iristen dira.
Hiri handienak
aldatu- Osaka (2.666.371 biztanle).
- Kobe (1.545.410 bizt.)
- Kyoto (1.473.746 bizt.)
- Sakai (842,760 bizt.)
- Himeji (535.945 bizt.)
- Higashiōsaka (509.230 bizt.)
- Nishinomiya (483.598 bizt.)
Ekonomia
aldatuMetropoli eremuaren Barne produktu gordina 341 bilioi dolarretakoa da, munduko hirien artean zazpigarrena eta Japoniako bigarrena.
Azpiegiturak
aldatuKansai nazioarteko aireportua Osakako Badiako uharte artifizial batean kokaturik dago eta 1994ean inauguratu zen Osaka nazioarteko aireportuaren trafikoa txikitzeko.
Japan Rail konpainiak bi shinkansen linea (abiadura handiko trenak) ditu, Tōkaidō-Sanyō eta Kyoto lerroak. Osakako metroa munduko 13. zabalena da, 70 lerro ditu eta urtero batazbeste 912 milioi bidaiari izaten ditu.
Iruditegia
aldatu-
Osakako Badia gauez.
-
Osakako Badiaren satelite ikuspegia.
-
Kobeko kaia.