Ireki menu nagusia

Ginkaku-ji (japonieraz: 銀閣寺?, eus. "Zilarrezko Pabiloiaren Tenplua") , Japoniako Kyoto herrian dagoen tenplu budista bat da. Bere izen ofiziala Jishō-ji (japonieraz: 慈照寺?, eus. "Erruki dizdiratsuaren tenplua") da. 1474an eraikiarazi zuen Ashikaga Yoshimasa shogunak, bere aitona Ashikaga Yoshimitsuk eraikiarazi zuen Kinkaku-ji edo "Urrezko pabilioia"ren antzeko eraikin bat eraiki nahi zuena, baina, zoritxarrez, ezin izan zuen eraikina zilarrez estali, pentsatu zuen bezala. Tenplua, gaur egun, Rinzai Zenaren Shokoku-ji adarraren zati da.

Ginkaku-ji
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak
[[]]
Ginkakuji Temple mars 2009 053.jpg
Kokapena
Herrialdea Japonia
Japoniako prefekturakKyoto
Izendaturiko hiria Kyoto
Japoniako auzoaSakyō-ku
Koordenatuak 35° 01′ 36″ N, 135° 47′ 54″ E / 35.026666666667°N,135.79833333333°E / 35.026666666667; 135.79833333333Koordenatuak: 35° 01′ 36″ N, 135° 47′ 54″ E / 35.026666666667°N,135.79833333333°E / 35.026666666667; 135.79833333333
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1465
Erlijioa Rinzai Zena
Dedikazioa Shaka Nyorai Itzuli
Arkitektura
Azalera 5,7 hektarea
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 688-014
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

EgituraAldatu

Kannon gela da tenpluko egitura nagusia, Ginkaku edo Zilarrezko pabilioia bezala ezagutzen dena. Eraikinaz gain, tenpluak, goroldioz estalitako lorategiak eta lorategi japoniar bat ditu.

HistoriaAldatu

Kinkaku-ji bezala, Ginkaku-jia, jatorrian, shogunarentzako erretiro eta atsedenaldi leku bezala eraiki zen. 1485ean, Yoshimasa, monje budista Zen bihurtu zen, eta, bera hil ondoren, eraikina, tenplu budista bihurtu zen, Jishō-ji bezala berrizendatua.

OnarpenaAldatu

Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak deritzon multzoaren zati da (Kioto, Uji eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

GaleriaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ginkaku-ji