Kitosen Gerra edo II. Judu-Erromatar Gerra (K.o. 115-117) (hebreeraz: מרד הגלויות‎: mered ha'galuyot edo mered ha'tfutzot (מרד התפוצות); itzulpena: diasporako iraultza. latinez: Tumultus Iudaicus) gertatu zen Judu-Erromatar gerren bitartean (K.o. 66-136). Trajano enperadorearen armadarik gehienak ekialdean partiarren kontra borrokatzen zen bitartean, juduek Zirenen, Libian, Zipren eta Egipton matxinadak antolatu zituzten. Juduek ustekabeko sarraskiak egin zituzten erromatar garnizioen eta erromatar hiritarren kontra. Zenbait eskualdetan hain gogorra izan ziren masakreak ezen birpopulatu behar baitzuten beste eremutako jendearekin. Azkenean, erromatar legionarioek matxinadak zapaldu zituzten, Luzio Kieto jeneralak zuzendurik. Horren izenean gatazkari “Kitos” izenburua eman zioten.

Kitosen Gerra
Erromatar Inperioa K. o. 120.ean
DataK. o. 115117
LekuaEkialdeko Mediterraneo, Erromatar Inperioa
EmaitzaErromatar Inperioaren garaipena.
Gudulariak
Erromatar Inperioa Matxino juduak
Buruzagiak
Lucius Quietus
Lukas (Andreas);
Artemio;
Julian eta Papo

Aurrekariak

aldatu

Erromatar Inperioan, K.o. I. mendean, juduen liskarrak greziar eta erromatar populazioarekin ugariak izan ziren. Tentsioa gutxinaka gehitu zen zenbait gertaera bortitzetara heldu arte, Judean gehienbat, non bertako populazioa Erromatar inperioren kontra matxinatu baitzen. Inperioaren beste eskualdetan ere, aipagarrienak K.o. 38ko Alexandriako istiluak izan ziren, Alexandriako judu-komunitateak pairatu zituenak.

Tentsioaren igoerak K.o. 66 urteko Judeako erreboltara eraman zuen. Hasierako arrazoia greziar eta judu arteko tentsioak zeuden, geroago zergen kontrako protestak, eta azkenean, erromatarren aurkako erasoak[1]. Matxinoek azkar kontrolatu zuten Judeako erromatar garnizioa eta Erromaren aldeko Herodes Agripa II.a erregeak eta erromatar ofizialek, Jerusalem utzi zuten Galileara abiatuz. Cestius Gallus, Siriako legatuak, XII. Fulminata legioa ekarri zuen, tropa laguntzaileekin osaturik, ordena berrezartzeko eta matxinada itzaltzeko. Hala ere, segada batean erreboltariek legioa garaitu zuten Beth Horongo guduan[2].

Matxinada bukatzekotan, Erromak Vespasianori eta bere semeari, Titori, agindua eman zien. Hauek lau legioko armada batekin K.o. 67an, eskualdean sartu ziren, Galileatik hasita. Matxinada bukatu zen Titok Jerusalem setiatu eta suntsitu zuenean, eta geroago, beste juduen bastioiak ere[3].

Altxamenduak eta gerra

aldatu

K.o. 115ean, Trajano enperadorea ekialdeko kanpainan zegoen Partiar inperioaren kontra. Erromatar inbasioa hasi zen partiarrek Armenian partiarren aldeko errege bat ezarri zutelako, eskualde hori inbaditu ondoren. Usurpazio hori Erromaren eraginezko ohiko eskualdean[ohar 1] bakarrik gerraren bitartez konpon zitekeen.

Komunikazioak eta hornidura sustatzeko, Erroma Nabatear Erresumaz jabetu zen. Palmira hiriburua Partia erasotzeko gunea bilakatu zuen, baina jakinda Judea probintzian beti prest zeudela matxinatzeko, zenbait neurri hartu zituen juduen kontra, hala nola, Tora ikasketak eta Sabbata debekatzea[4]. Neurri hauek sumindura eragin zuten juduen artean, bai Judean bai diasporan ere. Trajanoren armada Mesopotamian zehar garaile aurrera joan ahala, atzeguardian judu erreboltariak utzitako erromatar garnizio txikiak hasi ziren erasotzen. Zirenaikatik matxinada laster Egiptora, Ziprera eta Judeara hedatu zen. Lod hirian izan zen errebolta-gunea. Horrek, Egiptotik fronterako gariaren hornidura arriskuan jartzen zuen. Juduen matxinada laster zabaldu zen berriki konkistatutako probintzietara. Judu-populazio handiko hiriak -Nisibis, Edesa, Seleuzia, Arbela, matxinadarekin bat etorri ziren erromatar populazioa sarraskituz.

Zirenaika

aldatu

Zirenaikako erreboltariak Lukas edo Andreas buruzagiek zuzendu zituzten. Azken honek errege titulua hartu zuen (Eusebio Zesareakoaren arabera). Haren armadak suntsitu zituen tenpluak (Hekate, Jupiter, Apolo Artemisa eta Isis) eta hiri-egiturak Erromarako sinboloak zirenak, hala nola, zesareo, basilika eta bainu publikoak. K.o. IV. mendeko Paulo Orosio historialariaren arabera, indarkeriak Zirenaika probintzia despopulatu zuenez, Hadrianok kolonia berriak ezarri behar zituen[5]. Dion Kasioren ustez, juduek Zirenen 220.000 greziarrak eta erromatar masakratu zituzten, Egipton beste horrenbeste eta Txipren, Artemiok zuzenduta, 240.000[6]. Judu entziklopedia Eusebioren eta Sinesioren,(K.o. V. mendeko Zireneko apezpikua) informazio iturrietan oinarritzen da gertakizunak aipatzean[7] ("Do Regno," p. 2)., haien ustez, triskantzak handitu baziren ere[8].

Egipto

aldatu

Lukas, matxinaturiko juduen buruzagia, Alexandriara abiatu eta hirian sartu zen eragozpenik gabe, Egiptoko erromatar armadak, Marcus Rutilius Lupus gobernadorearekin, utzi zuelako. Juduek hiria sutan jartzeaz gain, egiptoar tenpluak eta Ponpeioren hilobia suntsitu zituzten. Trajanok tropa berriak bidali zituen prefektu pretorio Quinto Marcius Turboren esanetara, baina Egipto eta Zirenaika ez ziren baketu 117ko udazkena arte.

Zipren, Artemiok zuzendutako judu-talde batek irla kontrolatu zuen eta Zipreko juduek 240.000 greziar hil zituzten[9][10] Erromatar armada txiki batek laster konkistatu zuen hiriburua. Behin matxinada itzalita, indarrean jarri ziren zenbait lege juduei debekatuz irlan bizi izatea, naufragio baten bizirik irten zirenak barne, erailik izan zitezkeelako.[4]

Mesopotamia

aldatu

Trajano Persiar Golkoan zegoela, beste errebolta bat gertatu zen Mesopotamian. Trajanok Nisibis, (Osroene, Edesa, hiriburua) eta Seleuzia Tigriskoa berreskuratu zituen, biak judu komunitate handiekin.

Osroes I.aren erromatar aldeko seme bat, Partamaspates, enperadorearen espedizioko segizioan eraman zuten. Trajanok Ctesifonen koroatu zuen partiarren errege gisa. Hau eginda, Trajano iparraldera abiatu zen Hatra setioaren zuzeneko ardura hartzeko. K.o. 117ko udako setioan, enperadoreak intsolazioa pairatu zuen eta osasuna berreskuratzeko erabaki zuen Erromara itzultzea. Seleuzian itsasoratu zen baina haren osasuna okerrera joan zen. Selinusen, (Zilizia) lehorreratu eta hantxe bertan hil zen. Haren ondorengoak, Hadrianok, 118an boterea hartu zuen.

Lukas liderrak Judeara ihesi egin zuen[11] Marcius Turbok jazartzen zuelako. Erromak ere Julian eta Papo erreboltarien gainean heriotza zigorra jarri zuen. Lucius Quietusek, Mesopotamiako juduak gainditu zituenak, Judeako erromatar armadaren burua izanik Lod hiriari setio jarri zion. Han matxinoak bildu ziren Julianek eta Papok aginduta. Lod konkistatu ondoren, Julian, Papo eta judu-defendatzaile asko exekutatu zituzten[12][13]. Lucius Quietus, Trajanok horrenbeste miresten zuena Erromaren alde lan gogorra egiteagatik, armadatik kanporatua izan zen Hadrianok enperadore titulua ziurtatu ondoren. 118Ko udan, Lucius hil zen jakingabeko egoeretan, beharbada Hadrianok aginduta. Hadrianok erabaki zuen gerrarekin bukatzea, ekialdeko Trajanoren konkista asko abandonatuz ekialdeko muga ziurtatzeko. Nahiz eta Mesopotamiako antzinako probintzia utzi, Hadriakok Partamaspates tronuan berrezarri zuen, Ctesifonetik igorrita izan zelako Osroes (Osroene berriaren erregea) etorri zenean. Mende batez, Osroenek ezegonkor independentzia izan zuen estatu-tapoi gisa, bi inperioen artean.

Ondorioak

aldatu

Hadrianok agintaldiaren hasieran agindu zuen Jerusalem tenplua berreraikiko zuela. Horrek, tarte batez, baretu zuen eskualdea, hala ere, istiluak ekiditeko, Legio VI Ferrata betirako kokatu zen Judeako Cesarea Maritiman.

Beste gertakizun batzuk gauzatu ziren Judea probintzian 130. urtean. Dion Kasioren arabera, enperadoreak erabaki zuen Jerusalem hiria berreraikitzea izen berri batekin, Aelia Capitolina. Ideia honek, gehi juduen kontrako beste zigorrek, 132ko Bar Kokhbaren matxinada ahalbideratu zuten. Altxamenduaren ondorioz Judeako populazio gehiena hilda suertatu zen eta judaismoa debekatuta inperio osoan zehar. Hadriano hil eta gero, debeku hori indargabetu zen.

Oharrak

aldatu
  1. Bi inperioek Neronen garaitik, Armeniaren gaineko nagusitasuna partekatzen zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. Josephus, War of the Jews II.8.11, II.13.7, II.14.4, II.14.5
  2. Davis, Paul K.. (2001). 100 Decisive Battles. Oxford University Press ISBN 1-57607-075-1..
  3. Berlin, Andrea & J. Andrew Overman, ed. The First Jewish Revolt: Archaeology, History, and Ideology. New York: Routledge.
  4. a b Holder, Meir. (2000ko urria). Mezorah Publications LTD ed. History of the Jewish People. (6. argitaraldia) Hillel Press, 50 -56 or..
  5. Orosius, Seven Books of History Against the Pagans, 7.12.6.
  6. Dio's Rome, Volume V., Book 68, paragraph 32". http://www.gutenberg.org/files/10890/10890-h/10890-h.htm#a68_32
  7. Cyrene". JewishEncyclopedia.com. http://www.jewishencyclopedia.com/articles/4826-cyrene
  8. Dion Cassius". JewishEncyclopedia.com.
  9. Dio's Rome, Volume V., Book 68, paragraph 32".
  10. Cyprus". JewishEncyclopedia.com.
  11. Abulfaraj, in Münter, "Der Jüdische Krieg," p. 18, Altona and Leipsic, 1821
  12. Pes. 50a; B. B. 10b; Eccl. R. ix. 10
  13. Jump up ^ Ta'anit 18b; Yer. Ta'anit 66b

Kanpo estekak

aldatu