Sabbat
Sabbat edo Sabbath (hebreeraz: שַׁבָּת, ʃa'bat ahoskatua, eusk. atsedenaldia edo etena) Juduen astearen zazpigarren eguna da. Katolikoen igandearen antzekoa da, baina ez da inolako lanik egiten. Juduen asteko atseden eguna da, Jainkoaren gurtzari eskaintzen dioten eguna, alegia, larunbata edo zapatua. Berez, ostiraleko iluntzetik larunbateko iluntzera hartzen du.

Sabbaterako mahaia: Kidush kopa, ogi estaliak eta kandelak.
Sabbata Mendebaldeko kulturanAldatu
Hitza greko (sabbatton) eta latin (sabbatum) hizkuntzetara igaro zen, eta azken horretatik hizkuntza erromanikoetara. Mendebaleko euskarak ere jaso zuen hitza latinetik: zapatu.
Erdi Arotik aurrera, sorginen bilkurekin lotu zituzten sabbat-eko ospakizunak juduen aurka zeuden kristauek, eta kutsu hori gorde du egun arte hitz horrek Mendebaleko literaturan.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |