Urfako gaztelua

Edesa[1] (antzinako grezieraz: Ἔδεσσα; asirieraz: ܐܘܪܗܝ, Urhay; armenieraz: Եդեսիա) Goi Mesopotamiako hiria izan zen, Osroe Erresumako hiriburua.

HistoriaAldatu

Arabiar dinastia bat izan zen agintari, 216an Erromako Karakala enperadorearen mende erori zen arte. Hiria Erromako kolonia bihurtu zen orduan. Oso goiz kristautu zen; han itzuli zen Siriako Biblia, eta kristau-eskola ezagun bat sortu zen (San Efren da hango kiderik ezagunena). Arabiarrek mendean hartu zuten 638an; gurutzada-garaian Edesako Konderria (1098-1144) izan zen, eta 1637an otomandarren esku erori zen. Urfa hiria da gaur egun.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren 147. araua (Antzinateko hirien euskarazko izenak)

Kanpo estekakAldatu

Koordenatuak: 37° 09′ N, 38° 48′ E / 37.150°N,38.800°E / 37.150; 38.800