Paulo Orosio (latinez: Paulus Orosius; Braga, c.383 - c.420) historialari, teologo eta apologista kristaua izan zen.

Paulo Orosio

Bizitza
JaiotzaBragac. 383
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzac. 420 (32/33 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea, teologoa eta apaiz katolikoa
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Apaiz egin eta 414an Hiponara joan zen; han Agustin santuaren jarraitzaile izan zen eta liburu bat idatzi zuen priszilianismoaren aurka: Conmonitorium ad Augustinum de errore Priscillianistarum et Origenistarum. 415ean Agustin santuak Palestinara bidali zuen pelagianismoari aurre egin ziezaion; heretikotzat salatu zuen Pelagiok, eta pelagianismoaren aurkako liburu bat idatzi zuen: Liber apologeticus contra Pelagianos. 416ean Hiponara itzuli zen, eta Agustin santuak kristautasunaren aldeko historia-liburu bat idatz zezala agindu zion; hala idatzi zuen bere idazlanik garrantzitsuena, Historiarum libri VII adversus paganos. Liburu horrek ospe handia izan zuen Erdi Aroan eta hizkuntza askotara itzuli zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo Orosio