Kh-47M2 Kinzhal (euskaraz: "daga") misil hipersoniko aerobalistikoa da, ahalmen nuklearra duena;[1][2] halaber, 2,000 kilometrotatik gorako irismena, Mach 10eko abiadura eta hegaldi-etapa guztietan maniobra iheskorrak egiteko gaitasuna ditu ere. Ojiba konbentzional eta nuklearrak eraman ditzake,[3] eta Tu-22M3 bonbaketarietatik zein MiG-31K intertzeptoreetatik jaurti daiteke. Errusiako Hegoaldeko Barruti Militarreko eta Mendebaldeko Barruti Militarreko aire-baseetan zabaldu da.[4][5]

Kh-47M2 Kinzhal
Mikoian MiG-31K bat, Kh-47M2 Kinzhal ALBM batekin.
Jatorrizko herrialdea Errusia
Zerbitzua
Hasiera17
ErabiltzaileaErrusiako Indar Armatuak
Produkzioa
FabrikatzaileaKBM (en) Itzuli
Zehaztasunak

Kinzhala 2017ko abenduan jarri zen martxan, eta Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, 2018ko martxoaren 1ean jakinarazitako Errusiaren "sei arma estrategiko berrietako" bat da.

Diseinua aldatu

Misila diseinatuta dago NATOren gerraontzietara iristeko, Europako Errusiaren inguruko estrategikoak diren misil-sistementzat mehatxu izan daitezen –besteak beste, NATOren misilen aurkako defentsa-sistemak, gerraontzi balistikoak eta Errusiako mugetatik gertu dauden eskualdeetako objektuak–. Ustez, aire-defentsa edo misilen aurkako edozein sistema estatubatuar ezagun edo aurreikusi gainditzeko diseinatuta dago; hala nola, MIM-104 Patriot, Terminal High Altitude Area Defense eta Aegis Combat Systema.[6][7][8][9]

Misilaren lehen etapa ziurrenik 9K720 Iskander-a dugu, gidatze-sekzioa misil honetarako zehazki diseinatuta dagoen bitartean. Helburu estatiko zein mugikorrak jo ditzake; hala nola hegazkin-ontziak.[10][11]

Atmosferaren barruan abiadura hipersonikoetan hegan egiten duenez, aire-presioak bere aurrean plasma-hodei bat eratzen du mugitzen den bitartean, irrati-uhinak xurgatuz eta radar-sistema aktiboekiko ia ikusezin bihurtuzsakontzeko, ikus plasma-isiltasuna–.[12]

Kinzhalaren abiadura altuak arinagoak eta motelagoak diren ontzi-misilek baino ezaugarri hobeak ematen dizkio, helburu-sartzeari dagokionez.[13] Ojibarik gabe ere, misilaren energia zinetikoa nahikoa da gerraontzirik handiena ere erabat suntsitzeko.[14] Bere maniobra-gaitasun aurreratuekin, doitasun handiarekin eta abiadura hipersonikoarekin, iturri batzuek "hegazkin-ontzien hiltzaile" ezizena ematen diote;[14][15] izan ere, 100,000 tonako superhegazkin-ontzi bat kolpe bakar batekin baliogabetzeko eta, agian, hondoratzeko gaitasuna du.[15] 500 kilogramokoko masa eta Mach 12ko abiadurarekin, Kinzhalaren ojibak –misilaren beste atal batzuk alde batera utzita– 4 gigajoule baino gehiagoko energia zinetikoa lortzen du –990 kilogramo TNTren baliokidea dena–.

Errusiako komunikabideek diotenez, misilaren irismena 2,000 kilometrokoa da MiG-31K batek daramanean, eta 3,000 kilometrokoa Tu-22M3 barek daramanean.[16]

Operazio-historia aldatu

Kinzhal 2017ko abenduan jarri zen martxan, bai eta Vladimir Putinek, Errusiako Presidenteak, 2018ko martxoaren 1ean jakinarazitako "Errusiaren sei arma estrategiko berrietako" bat da.[17][18] Hala ere, dirudienez, misila 2016an erabili zen lehen aldiz, Errusiak Sirian egindako kanpaina militarrean.[erreferentzia behar]

2018ko maiatzean, hamar MiG-31K-k, Kinzhal-misilak erabiltzeko gai zirenak, borroka esperimentaleko zerbitzuan zeuden, bai eta zabaltzeko prest.[19] 2018ko abenduan, Kinzhal-misilez armaturiko hegazkinek 89 irteera egin zituzten Itsaso Beltzean eta Kaspiar Itsasoan.[20]

2019ko otsailean, MiG-31K Kinzhal misil-eramaileen tripulazioek 380 entrenamendu-irteera baino gehiago egin zituzten misilarekin, eta, horietatik, 70ek, gutxienez, aire-hornikuntza erabili dute.[11][21][22] Armak 2019ko abuztuan egin zuen debuta, Aviadartsen Nazioarteko Lehiaketan.[23] TASSen arabera, Kinzhalen lehen jaurtiketa 2019ko azaroaren erdialdean izan zen, Artikoan. Jakinarazi zenez, jaurtiketa MiG-31K batek egin zuen Oleniako aire-basetik. Misilak lurreko helburu bat jo zuen "Pemboy" proba-eremuan, Mach 10eko abiadurara iritsiz.[24]

2021eko ekainean, Kinzhal-misil bat jaurti zuen MiG-31K batek Khmeimimeko aire-basetik, Siriako lurreko helburu baten aurka.[25] Hegazkingintza-errejimendu independente bat eratu da, ere, 2021ean MiG-31K hegazkinekin eta Kinzhal misil hipersonikoarekin.[26]

2022ko otsailaren hasierako zurrumurruek iradokitzen zutenez, Kinzhal-misilez armaturiko MiG-31 intertzeptore batzuk Soltsiko aire-basetik bidali zituzten –Novgorod OblasteanTxerniakhovskeko aire-basera, Kaliningrad Oblasteko errusiar basera.[27][28][29][30] Errusiako Indar Aeroespazialek Kinzhal-misil hipersoniko aerobalistikoak jaurti zituzten ere 2022ko otsailaren 19an.[31] Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean, Errusiako armadak esan zuen Kinzhal-misilak erabili zituela Ukrainako Indar Armatuen lurpeko arma-biltegi bat suntsitzeko Deliatyn-en, 2022ko martxoaren 18an, bai eta erregai-biltegi bat Konstantinovka-n, hurrengo egunean.[32][33][34][35] Joe Biden-ek, Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteak, baieztatu duenez, "ia ezinezkoa da [misila] geldiaraztea".[36]

Erabiltzaileak aldatu

  Errusia

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Kh-47M2 Kinzhal» Missile Threat (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
  2. (Ingelesez) «Janes | Latest defence and security news» Janes.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
  3. (Ingelesez) Majumdar, Dave. (2018-05-10). «Russia Places 10 Deadly MiG-31s on "Experimental Combat Duty" to Carry "Hypersonic" Missile» The National Interest (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
  4. «Russian Aerospace Forces test launch Kinzhal hypersonic missile» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
  5. (Ingelesez) Newdick, Thomas. «Russian MiG-31s Armed With Air-Launched Ballistic Missiles Have Arrived In Kaliningrad» The Drive (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
  6. (Polonieraz) «"Hipersoniczny" Kindżał zagrożeniem dla Europy [OPINIA»] defence24.pl (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  7. (Errusieraz) «Новое российское оружие стратегического сдерживания. Комплекс "Кинжал"» Новый оборонный заказ. Стратегии 2018-03-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  8. «Совершенное оружие: "Кинжал" быстр и практически невидим» web.archive.org 2020-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  9. (Errusieraz) «От «Кинжала» нет защиты» Газета.Ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  10. (Ingelesez) «Strengthening Russia’s Nuclear Forces in the Arctic: The Case of the Kinzhal Missile» www.csis.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  11. a b «Russia picks MiG-31 fighter as a carrier for cutting-edge hypersonic weapon» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  12. (Ingelesez) «Research at Hyper Speed: The Pentagon's Research Laboratories Are Working Flat Out to Develop Hypersonic Weapons Technology» issuu (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  13. (Ingelesez) «What are hypersonic missiles and why is Russia using them?» the Guardian 2022-03-20 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  14. a b (Ingelesez) «Russia Inducts Its Own ‘Carrier Killer’ Missile, and It’s More Dangerous than China’s» thediplomat.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  15. a b «Military Watch Magazine» militarywatchmagazine.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  16. «Russian strategic bomber to extend Kinzhal hypersonic missile’s range — source» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  17. «Kinzhal complex substantially boosts Russia’s Aerospace Force capabilities — commander» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  18. (Ingelesez) «Putin unveils new nuclear missile, says 'listen to us now'» NBC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  19. bmpd. (2018-05-06). «Интервью заместителя Министра обороны России Юрия Борисова о новой военной технике» bmpd (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  20. «Russian MoD sums up 2018 results, details 2019 deliveries | Jane's 360» archive.ph 2019-05-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  21. «Russian fighters armed with Kinzhal hypersonic missiles hold drills with strategic bombers» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  22. «New Russian weapons to guarantee security of the country without increasing costs and involvement in the arms race : Ministry of Defence of the Russian Federation» web.archive.org 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  23. «ЦАМТО / Новости / Авиамикс в этом году стал самым зрелищным за историю конкурса «Авиадартс-2019»» web.archive.org 2021-01-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  24. «Источники: испытания гиперзвуковой ракеты "Кинжал" впервые провели в Арктике» tass.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  25. «Истребитель МиГ-31К нанёс удар гиперзвуковой ракетой "Кинжал" по неизвестной цели в Сирии» avia.pro (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  26. «Russian troops receive over 5,000 advanced weapon systems in 2021 — defense chief» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  27. (Ingelesez) Newdick, Thomas. «Russian MiG-31s Armed With Air-Launched Ballistic Missiles Have Arrived In Kaliningrad» The Drive (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  28. «"MiG-31K Jets Deploy to Kaliningrad: 'Dagger' Hypersonic Missiles Pointed at the Heart of Europe"» militarywatchmagazine.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  29. (Errusieraz) «Появились данные о переброске МиГ-31К с «Кинжалом» в Калининградскую область» ВЗГЛЯД.РУ (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  30. (Ingelesez) Roblin, Sebastien. «Russia Deploys Hypersonic Missile To Baltic In Range Of NATO Capitals» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  31. Russian MoD Releases Footage of Strategic Forces Drills. (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  32. (Errusieraz) Новости, Р. И. А.. (20220319T1004). «Российские военные уничтожили склад боеприпасов ВСУ ракетами "Кинжал"» РИА Новости (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  33. (Ingelesez) «Russia says it used hypersonic missiles in Ukraine for first time» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  34. (Ingelesez) «Russia claims first use of hypersonic Kinzhal missile in Ukraine» BBC News 2022-03-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  35. «В Минобороны РФ заявили, что применение "Кинжала" на Украине подтвердило его эффективность» tass.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  36. (Ingelesez) Davis, Charles R.. «Biden confirms Russia used hypersonic missile in Ukraine: 'It's almost impossible to stop it'» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  37. «Russia’s top brass signs a host of deals on advanced weapons delivery to Russian troops» tass.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).

Kanpo estekak aldatu