Daga (latin arruntetik daca) xafla laua eta punta zorrotza duen arma zuri bat da. Sastakaia baino luzeagoa baina ezpata baino laburragoa da. Bi ahokoa izaten da eta zaintza bat izaten du, ukabila babesteko. Bigarren erabilerako arma bezala erabiltzen zen, ezpataren laguntzaile gisa. Emakumeek ere eramaten zuten, euren burua babesteko. Daga goiztiarrenak, K.a III. milurtekoan agertu ziren, Brontze Aroan. Lehenengo daga hauek egiteko erabiltzen ziren materialak, hezurra, bolia eta sukarria ziren.

Ustez Amosis I.a erregearena izan den daga.
Daga Neolitica

Kasu guztietan, dagak eta labanak bigarren edo hirugarren erabilerako arma zuritzat jotzen dira.

Dagek, anbiguotasunarekin zerikusi handia izan ohi dute. Koldarkeria eta traizioarekin ere lotzen dira. Dagarekin eginiko hilketarik ospetsuena, Julio Zesarrena izan zen, K.a. 44. urteko martxoak 15ean. Hogeitahiru sastakada jasan zituen, Erromako Senatuko partaide bakoitzeko bat. Baina, ironikoki, dagak ausardia eta ideia argitasunarekin ere lotzen dira.

Kanpo estekak aldatu