Hegazkin-ontzia hegazkinak garraiatu eta beraiekin operatzeko gaitasuna duen itsasontzi bat da. Borrokan sar daitezkeen gerra- edo miaketa-hegazkinentzako base mugikor gisa balio du. Berezko borroka-taldea dauka hainbat destruktorez, gurutzaontziz, itsaspekoz, anti-urpeko ontzi helikopteroz eta alerta lasterreko hegazkinekin, eta horiek guztiek hegazkin-ontzia babestu eta zaindu egiten dute.

USS J.F.Kennedy 001

Lehenengo Mundu gudan zehar, potentzia handi askok abiazio ontziratua edukitzeko garrantzi estrategikoa zuela ulertu zuten, lurralde nazionaletik urrun zeuden lurraldeetan edo itsasoz haraindiko lurraldeetan zeuden gatazken konfrontazioak aireko baliabideak ez zegoelako. Bigarren Mundu Gerrako indar aliatuen garaipen nabala, neurri handi batean hegazkin-ontziei zela eta, hauek, armada baten arma indartsu eta boteretsu bilakatu ziren. Hondoratu ziren hegazkin-ontzi bakarrak Bigarren Mundu Gerraren urteetan zehar hondoratu ziren.

Ontzi-suteak edo aireko bonbardaketak gaur egun gertatzea zaila da, radar aurrerapenak eta guda-taldeen estalketa direla eta. Bake garaian, kanoiontziaren diplomazia hegazkin-ontzien eginkizun modernoa da. Berrikuntza modernoen artean katapulta elektromagnetikoa dago. Lurrean badaude pistak mota horietako hegazkin-ontzietan lan egingo duten langileek entrenatzeko. Hegazkin-ontziak gudarako itsasontzi handienetakoak direnez, bere eraikuntza-prozesu luzea eta neketsua da, milaka milioi euro kostatzen duena eta hainbat urteko lana eskatzen duena. Gaur egun, hegazkin-ontziak eraikitzetakotan, luzera, mahuka eta desplazamendu handiarekin egiteko joera dago, hangarrean garraiatzeko eta itsasontziaren estalkian hegazkin gehiago denbora gutxiagoan lan egiteko eta marinel gutxiago erabiltzeko, horiek maneiatzeko automatizazioari esker.

Lehen Mundu Gerran zehar, potentzia nagusi batzuek hegazkin-ontziek zuten munta estrategikoa ulertu zuten, urrutiko gatazketan beren hegazkinekin parte hartzeko, autonomia mugatua baitzuten.

Hasierako garapena aldatu

1912ko maiatzaren 4an, "HMS Hibernia" hegazkin-ontzitik, Charles Samson komandanteak pilotatutako lehen hegazkina aireratu zen.

 
Wakamiya

Uretako hegazkin-ontziak izan ziren hegazkin-ontzien historiaren hurrengo urratsa. Japoniar armada inperialak, historiako lehenengo ur-ontzigintza erasoa 1914ko irailean gauzatu zuen “Wakamiya” itsasontzitik. Japoniarrak alemaniar indarren aurka borrokatu ziren Lehen Mundu Gudan zehar. “Maurice Faman” frantziarrak lau ur-ontzi zeramatzan. Estalki luzedun gurutzaontzien garapena flotako lehenengo itsasontzi handiak ekoitzi zuen. 1918an, “HMS Argus", itsas hegazkinak botatzeko eta lurreratzeko gai izan zen lehen hegazkin-ontzia izan zen. 1920ko hamarkadan, itsasontzi horiuen arrakasta zela eta, zehazki hegazkin-ontzi gisa diseinatuak eraikitzen hasi ziren: “HMS Hermes” eta “Hoso” japoniarra.

Lehenengo hegazkin-ontzien zati handi bat bilakatutako ontziak ziren; hasiera batean beste asmoekin diseinatu zirenak, hala nola merkantzia-ontzi, gurutzaontzi edo gudarako gurutzaontzi gisa diseinatuak. 1922. urteko Washingtongo Itsas Itunnak hegazkin-ontzien planei eragin zien. Estatu Batuek eta Erresuma Batuak 35.000 tonara murriztu egin behar izan zuten haien hegazkin-ontzien desplazamendua, izan ere, salbuespen jakin batzuetan, tona-kopuru gehiago zituzten hainbat itsasontzi indibidualek hegazkin-ontzi bilakatzea onartu zuten. 1930eko hamarkadan, Estatu Batuak, Japoniar Inperioa eta Bretainia Handia gero eta hegazkin-ontzi handiagoak eraikitzen hasi ziren, lehenengo bi estatuak hegazkin-ontzia itsas gerra berriaren ardatz nagusi bihurtuko zelakoan eta britainiarrek gurutzontzi eta korazatuentzako laguntzaile auxiliar bezala ikusten zuten. Ikuspuntu horiek kontutan hartuta, Estatu Batuak eta Japonia hegazkin-ontzietan operatzeko ere hegazkinen garapenari inportantzia handia eman zioten, beraien ehiza-hegazkin, itsas bonbaketari eta torpederoetan garapen handiagoa sortzen. Alemaniak akats handia egin zuen hegazkin-ontzia bere eraikuntza-programan ez sartzeagatik. Hermann Göring-ek, (Luftwaffeko komandantea) hegazkin guztiak kontrolatzeko obsesioari esker, Alemaniako hegazkin-ontzia boikotatu zuen. Bestaldetik Italian, Mussoliniren ustetan, lurralde osoa hegazkin-ontzi handi bat zen Mediterraneo erdian kokatuta eta bere armadan itsasontzi konbentzionalak baino ez zituen eraiki.

Garapena Bigarren Mundu Gerran aldatu

 
HMS Illustrious.

20ko hamarkadan zehar, zenbait armada hegazkin-ontziak diseinatzen eta eraikitzen hasi ziren horretarako bereziki. Etorkizuneko itsasontzi nagusiak izateko, bere dis

einua espezializatzeari utzi zioten.

 
USS Franklin hegazkin-ontziari egindako erasoa, 1945eko martxoaren 19an.

Bigarren Mundu Gudan zehar, itsasontzi hauek Estatu Batuetako, Erresuma Batuetako eta Japoniar inperioaren indar nabalen muin bilakatu ziren. Hegazkin-ontziaren erabilpena hedagarri izan zen Bigarren Mundu Gudan zehar, eta garai horretan bitartean, hainbat mota eraiki ziren:

  • “Hegazkin-ontzi eskolta”, hala nola “USS Bogue”, Bigarren Mundu Gerran zehar soilik eraiki zen.
  • “Hegazkin-ontzi arina” estatubatuarrek eraiki zuten, hala nola, “USS Independence” eta hegazkin-ontzi eskoltaren bertsio aurreratu bat zen. Nahiz eta hegazkin-ontzi arinak, hegazkin-ontzi eskoltaren hegazkin kopuru berdina garraiatu, abiadura handiagoa zituzten gurutzaontzien diseinutik zetorren eta. Abiadura handi horrek hegazkin-ontzi handiekin lan egin ahal izatea ahalbidetu zuen. Hegazkin-ontzi arinaren kontzeptua 1942an ezarri egin zen eta 80ko hamarkadan “Royal Navy”-ri balio izan zion. Guda garaiek ezohizko hegazkin-ontzien bihurtze eta sorkuntza suspertu zuten. “CAM” itsasontziak, ingelesetik (katapultadun merkantzia-ontzi) ehiza-hegazkinak jaurtitzeko diseinatuta zeuden itsasontziak ziren, baina berreskuratzeko gai ez zirenak. Ontzi horiek larrialdi-neurri bilakatu ziren Bigarren Mundu Gerran zehar, merkantzia-hegazkin-ontziak bezala.

Hegazkin-ontziaren onura, Bigarren Mundu Gerraren hasiertik frogatuta gelditu zen 1940ko azaroaren 11n HMS Illustrious, hegazkin-ontzi britainiarrak, bere Swordfish hegazkinak torpedoekin armatuta bidali zituenean Tarentoko kaian ainguratuta zeuden itsasontzien aurka. Eraso hartan 21 swordfish torpederok parte hartu zuten, eta korazatu bat urperatu eta beste bietan kalte larriak eragin. Italiako antiaereoek, ordea, hegazkin bakarra eraitsi zuten.

1941ko maiatzaren 26an, Atlantikoan Swordfish biplanoak hegazkin-ontzi batetik bidalita, torpedo batekin kalteak eragin zituzten Bismarck alemaniar korazatuaren leman, eta korazatua kontrolik gabe utzi zuten britainiarren armada harrapatzea eta urperatzea erraztuz.

Gertakari larri horiek agerian utzi zuten korazatuen itsasoko garrantzi erabakigarria amaitzear zegoela, eta hegazkin-ontziaren inportantzia nabarmendu zuen.

1941ko abenduaren 7an, Isoroku Yamamoto japoniar almiranteak, Tarentoko gertakarietan inspiratuta, Pearl Harboreko erasoa burutu zuen. Eraso horrek behin betiko frogatu zuen hegazkin-ontzia beharrezkoa zela gerra irabazteko.

Hegazkin-ontziko hornikuntza aldatu

 
Katapulta prestatzen

Bigarren Mundu Gerran zehar hegazkin-ontziko aurrerapen gehienak garatu ziren, eta horren ondorioz hegazkin handi eta indartsuagok erabili zituzten. Garrantzi handikoa izan zuen baporezko katapulta, tramankulu horrekin hegazkinak aireratzen ziren apenas pista zati txiki batekin bere motorrak topera ipini ondoren.

Beste aurrerapen garrantzitsu bat hegazkin-ontziko kakotze sistema automatikoa izan zen. Hegazkin bat lurreratu nahi duenean ez dago pista nahikoa modu konbentzional batean egiteko, horregatik hegazkinek kakoak dituzte atzeko partean eta hegazkin-ontziko pistan leku zehatzetan banatuta dauden kableetan lotzen dute lurreratzen direnean, horrela hegazkina metro gutxitan gelditzen da.

Geroago larrialdi kasuetarako gehitu zen beste sistema, barrera moduko banda elastikoak altxatzen ziren hegazkina gelditzeko beste sistemak akats egiten zutenean.


Hegazkin-ontziak, gaur egun aldatu

Hegazkin-ontziekin lan egiten duten gaur egungo armadek, itsasontzi nagusitzat hartzen dituzte, lehen korazatuak ziren bezala. Bigarren Mundu Gerraren ostean, hegazkin-ontzien garrantzia eta tamaina handitzen jarraitu zuten. Super hegazkin-ontziak, 75.000 tona edo gehiago garraiatzeko gai dira eta hegazkin-ontzien diseinuaren gailurrean daude. Batzuk erreaktore nuklearrez elikatuta daude.

 
USS Tripoli LPH10 hegazkin-ontzia.

Haien tiro-potentzia eskasa dela-eta, beste ontziekin konparatuz, hegazkin-ontziak ahulak dira beste ontzien, hegazkinen, itsaspekoen edo misilen erasoengan. Horregatik, hegazkin-ontziei beste motatako ontziek laguntzen diete horiek hornitzeko eta babesteko. Talde horri, hegazkin-ontzien borroka-talde deitzen zaio. Izan ere, gaur egun, hegazkin-ontziek misil-jaurtigailuak eta antimisil-babesa daramate. Bigarren Mundu Gerra baino lehen, itsasontzi nagusien tamaina (hegazkin-ontziena barne) mugatzen zituzten nazioarteko itsas tratatu zeuden, hala nola 1922ko Washington-goa. Baina Bigarren Mundu Gerra ostean diseinatu zirenak, aurrekontu-mugaketak baizik ez zituzten izan. Hori dela eta, haien tamaina handituz joan da.

Galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu