Joule (unitatea)
Joule (ikurra: J) bat, lana eta energiari ematen zaion NUSeko unitate bat da. Puntu batean aplikatuta, newton bateko indarrak puntu hori metro batez mugitzeko behar den lan kantitateari deritza. James Prescott Jouleren omenez hartu du joule izena.
Joule (unitatea) | |
---|---|
Neurtzen du | energia, lana eta beroa |
SI sistemarako konbertsioa | 1 J |
Honen izena darama | James Prescott Joule |
Ikurra | J, Дж, Ҷ eta J |
Joule bat, segundo batez watt bateko potentzia ekoizteko behar den lana da; beraz, elektrikoki, volt batek anpere bateko intentsitatearekin segundo batean egiten duen lana da. NUSeko beste unitateekin ondorengo erlazioak ditu:
Baliokideak: