Kaio ilun

Kaio hankahoriaren antzekoa da baina hegoak ilunagoak ditu. Hura baino askoz ere urriagoa da habiagile moduan Euskal Herrian, baina oso ugaria neguan

Kaio iluna (Larus fuscus) laridae familiako hegazti zangaluzea da[1], Europako kostaldetan bizi dena. Bizkaieraz kalasantza esaten diote[2]. Kopurutan igotzen ari den espeziea da, gizakiak eraldaturiko ingurunera egokitzen jakin baitu.

Kaio ilun
Ringed lesser black-backed gull.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaLaridae
GeneroaLarus
Espeziea Larus fuscus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Larus fuscus map.svg
Datu orokorrak
Masa 880 g eta 755 g
Zabalera 1,34 m
Kaio iluna.
Kaio iluna hildako usoa jaten.

DeskribapenaEdit

Kaio handi bat da eta izena ematen dion ezaugarria bizkarraldeko kolore gris iluna da, kaio hauskararena baino ilunagoa bai behintzat. Hura baino pixka bat txikiagoa ere bada. 49-57 cm arteko luzera eta 118-150 cm arteko hego zabalera ditu eta itxuran sexu dimorfismorik agertzen ez duen arren arra zerbait handiagoa da emea baino[3]. Arrak 824 gramo pisatzen ditu batazbeste eta emeak 708 gramo[4]. Hankak, mokoa eta begiak horiak dira. Mokoaren azpialdean orbain gorri bat badu, kumeek mokoekin jotzen dutena helduek elikagaia oka egin dezaten[3].

Kaio espeze guztietan bezala gazteak lumaia marroi-zuria, orbain eta lerro ugariz apainduak. Moko beltza dute eta hanka arroxak. Hiru aldiz mudatzen dute lumaia eta laugarren udan lortzen dute helduen lumai zuri eta grisa[3].

HabitataEdit

Espezie migratzailea da eta neguan hegoalderantz jotzen duenean Frantzia eta Mauritania arteko kostalde guztia okupatzen dute[3]. Euskal Herrian bikote batzuk kumatzen hasi dira, Jaizkibel aldean adibidez, "Zakur mutur" eta "Markotx" inguruetan[5]. Duela gutxi arte kumatze-muga Bretainiako penintsulan zegoen baina nekorak eta Liocarcinus corrugatus karramarroak jaten hasi direnetik nahikoa elikagai aurkitzen dute bertan[5].

ElikaduraEdit

Kaio ilunak denetarik jaten du, animalia ornodunak, ornogabeak, landare jatorrikoak eta baita gizakiak sorturiko hondakin eta zaborra ere. Beste hegazti akuatikoen bizkarroia ere bada eta hauen kolonietan sartu eta arrautza eta txitak lapurtu eta jaten ditu. Edozein motatako sarraskiak ere jaten ditu, baina ez da kaio hankahoria bezainbeste erlazionatzen gizakiaren jarduerekin[3].

UgalketaEdit

Hegazti koloniala da. Europa iparraldean kolonia monoespezifikoak eratzen ditu baina hegoalderako kopuru txikiagotan dabilenez gainerako kaioekin batera sortzen ditu taldeak[6]. Guraso biek eraikitzen dute habia, alga, belar eta makilatxoz muinotxo bat egiten dute, 10-15 cm-ko altuera, 25-35 cm-ko diametroa eta 8 cm arteko sakonerako zuloa duena. Emeak normalean oliba koloreko hiru arrautza jartzen ditu (1 eta 4 artean) eta guraso biek txittzen dituzte 24-27 egunetan zehar. Txitak jaiotzen direnean habiaren inguruan ibiltzen dira eta 40 egun pasatakoan beren garapena osatzen dute[3].

TaxonomiaEdit

Kaio iluna Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean bere Systema naturae liburuan. Larus fuscus izena eman zion[7], Larus kaioen generoa da eta fuscus izenak latinez "beltza" esan nahi du. Bost azpiespezie ditu[8]:

GaleriaEdit

ErreferentziakEdit

  1. Peter Harrison, Seabirds, ISBN 0-7470-1410-8
  2. kalasantza «[1]».
  3. a b c d e f «Gaviota sombría», SEO/BirdLife.
  4. Dunning, John B. Jr. (editorea) (1992) CRC Handbook of Avian Body Masses CRC Press ISBN 978-0-8493-4258-5.
  5. a b «Txingudi badiako labarrak eta landak - Zientzia.eus» zientzia.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-01.
  6. «Culture: Wildlife - The Urban Seagull Colony» www.thisbrighton.co.uk . Noiz kontsultatua: 2020-01-01.
  7. Linné, Carl von; Salvius, Lars (1758) Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae :secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. Impensis Direct. Laurentii Salvii, . Noiz kontsultatua: 2020-01-01.
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-04-29 . Noiz kontsultatua: 2020-01-01.