"Txamar" hitzak artikulu honetara dakar. Jantzia gaitzat duena beste hau da: Zamar.

Nekora edo txamarra (Necora puber) krustazeo dekapodo espezie bat da, sukaldaritzan oso aintzat hartzen den karramarroa. Necora generoko espezie bakarra da, hau da, monotipikoa. Bizkaian parte txarreko karramarro ere diote.[1]

Nekora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
FamiliaPortunidae
GeneroaNecora
Espeziea Necora puber
(Linnaeus, 1767)
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakvelvet crab as food (en) Itzuli

Nekora Norvegia hegoaldetik Mendebaldeko Sahara arte bizi da, eta Mediterraneoaren eskualde batzuetan ere bai. Itsas hondo harritsuetan bizi da, itsasertzetik 65 metroko sakonera arte.

Ezaugarriak aldatu

Gorputza ile fin-finez estalia du, belus itsura emanez. Oskola arrexka edo beltzaxka du, tarte urdinekin, 7–15 cm zabalekoa. Lehengo pereiopodo (hanka) parea besteak baino handiagoa da eta haginak ditu. Azken pereiopodo parea zabala da, igeri egiten errazteko.

Negu azkenetan, arrak emea ernaltzen du, hazia hazi-putzu baten ipintzen du eta handik pasatzen dira arrautzak errun momentuan, martxo inguruan.

Sukaldaritza aldatu

Nekorak merkatuko karramarro espezietan haragirik finena eta estimatuena du. Prestatzeko ohiko era egostea da. Ohiko platera da Europa Mendebaldean Atlantikoaren kostaldean, Euskal Herria barne.

 
Txamar egosiak.

Erreferentziak aldatu