Demisse "Mamo" Wolde (oromoeraz: Maammo Woldee, amhareraz: ደጋጋ ("ማሞ") ዎልደ; Jirgalem, Etiopia, 1932ko ekainaren 12an, - Addis Abeba, 2002ko maiatzaren 26an) distantzia luzeko nazioarteko korrikalaria izan zen, Mexiko Jokoetan maratoiko olinpiar txapelduna eta 10.000 metroko txapeldunordea izan zena. Nazioarteko mailan distantzia luzean arrakasta lortu zuen Afrikako lehen korrikalaria izan zen.

Mamo Wolde

Bizitza
JaiotzaOromia1932ko ekainaren 12a
Herrialdea Etiopia
HeriotzaAddis Abeba2002ko maiatzaren 26a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Jarduerak
Jarduerakmaratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua54 kilogramo
Altuera170 zentimetro

IAAF: 14347314 Olympic.org: mamo-wolde Edit the value on Wikidata

Elgoibarko Mintxeta kirol-gunean monolito bat dago bere omenez, eta 2012z geroztik Elgoibarren antolatzen den Mugertza Krosean junior kategoriako lasterketak Mamo Wolde izena du. Elgoibarreko Kirol Klubean asko eskertu zuten 1963an bera izan zela lehen atzerritarra Mugertza Memorialean parte hartu zuena, horrela Elgoibarko lehiaketa nazioarteko lehiaketen kategorian sartu ahal izan baitzen. Lau aldiz irabazi zuen memorial hori (1963, 1964, 1967 eta 1968n). Nahiz eta mundu mailako txapelduna izan oso harreman gertu eta apala izan zuen beti Elgoibarreko lagunekin.[1]

« MAMO WOLDEri

Arriturikan egondu gera
zu korrika ikusita,
Pama aundiak dauzkatzu baña
danak ondo merezita.
Iru alditan egin diguzu
Donosti'raño bixita;
prantzes ta ingles, belga ta ruso,
danak atzean utzita,
Euskalerritik joaten zera zu
beti txapela jantzita.

»

Manuel Matxain korrikalaria eta bertsolaria[2]


Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Leon, Jabi. (2016). «Mamo Wolde, un mito que sigue creciendo. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).
  2. «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).