Hellen Onsando Obiri (Kisii, Kenya, 1989ko abenduaren 13a) Kenyako atleta da, 1.500 eta 5.000 metroko lasterketetan espezializatua. Munduko eta Afrikako hainbat txapelketa irabazi ditu eta 2016ko Olinpiar Jokoetan eta 2020ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko dominak eskuratu zituen[1]. hainbat txapelketa irabazi ditu eta 2016ko Olinpiar Jokoetan eta 2024ko Olinpiar Jokoetan maratoian hartu zuen parte eta brontzezko domina lortu zuen.

Hellen Obiri

(2017)
Bizitza
JaiotzaKisii (en) Itzuli1989ko abenduaren 13a (34 urte)
Herrialdea Kenya
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 5.000 metroko lasterketa
10.000 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Facebook: hellen.obiri Instagram: hellenobiri IAAF: 14424921 Olympic.org: hellen-onsando-obiri Edit the value on Wikidata

New Afrikan aldizkariak Afrikar eragin handikoenen Top 100 zerrendan sartu zuen 2017. urtean[2].

Kirol ibilbidea

aldatu

2012an Londresko Olinpioar Jokoetan hartu zuen parte baina ez zen finalerako sailkatu. Urte berean munduko txapelduna izan zen 3.000 metrotako lasterketan (pista estalian). 2014. urtean Nassaun jokaturiko Munduko errelebo txapelketatan 4x1.500 metrotan txapeldun izan ziren kenyarrak, munduko errekorra ezarriz gainera, 16:33.58. Obiri izan zen azken erreleboa osatu zuena[3].

2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan 5.000 metrotako proban hartu zuen parte eta bigarren egin zuen. Garaipen nabarmenena 2017an lortu zuen Londresen, 1.500 metrotako munduko txapelduna izan baitzen. 2018an Commonwelath Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen 5.000 metrotako lasterketan eta Tokioko Olinpiar Jokoetan berriz ere bigarren egin zuen[4].

2023an Bostongo maratoia irabazi zuen, lehenengo maratoi handia[5], eta azaroan New Yorkekoa[6]. 2024ko Olinpiar Jokoetako maratoian brontzezko domina eskuratu zuen.

Nazioarteko palmaresa

aldatu

Txapelketak

aldatu
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2012 Londres (  Erresuma Batua) 12.a 1.500 metro 4:16.57
2016 Rio de Janeiro (  Brasil)   5.000 metro 14:29.77
2020 Tokio (  Japonia)   5.000 metro 14:38.36
2024 Paris (  Frantzia)   maratoia 2:23:10
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2011 Daegu (  Hego Korea) 11.a 1.500 metro 4:20.23
2012 Istanbul (  Turkia)   3.000 m (pista estalian) 8:37.16
2013 Mosku (  Errusia)   1.500 metro 4:03.86
2014 Sopot (  Polonia)   3.000 m (pista estalian) 8:57.72
2014 Nassau (  Bahamak)   4 × 1500 m erreleboak 16:33.58
2017 Londres (  Erresuma Batua)   1.500 metro 14:34.86
2018 Birmingham (  Erresuma Batua) 4.a 3.000 m (pista estalian) 8:49.66
2019 Doha (  Qatar)   5.000 metro 3:54.22
2022 Eugene (  AEB)   10.000 metro 30:10.02
Afrikako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2010 Marrakex (  Maroko)   1.500 metro 4:09.53
2018 Asaba (  Nigeria)   5.000 metro 15:47.18
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2014 Glasgow (  Eskozia) 6.a 1.500 metro 4:10.84
2018 Gold Coast (  Australia)   5.000 metro 15:13.11

Maratoiak

aldatu

Euskal Herrian

aldatu

Hellen Obirik birritan irabazi du Juan Muguerza Nazioarteko Krosa (Elgoibar), 2019an[7] eta 2020an[8].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Athletics OBIRI Hellen - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) «100 Most Influential Africans: Ten Kenyans Including CJ David Maraga Listed» Answers Africa 2017-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  3. «Kenya and Jamaica claim world records on opening day of IAAF World Relays» www.insidethegames.biz 1400966160 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  4. (Ingelesez) Japan, Bismarck Mutahi in Tokyo. «Silver lining for Obiri once again as Hassan breaks Kenyans hearts» The Standard (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  5. (Gaztelaniaz) «Hellen Obiri gana su primer Maratón de Boston y confirma el dominio keniano» Eurosport 2023-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  6. (Ingelesez) Cacciola, Scott. (2023-11-05). «Highlights From the 2023 New York City Marathon» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  7. «barren.eus - Hellen Obiri eta Rhonex Kipruto nagusitasunez gailendu dira 76. Mugertza Krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  8. (Gaztelaniaz) «Exhibición de Worku y Obiri en Elgoibar» Mundo Deportivo 2020-01-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).

Kanpo estekak

aldatu