Joseph Fourier

Jean-Baptiste-Joseph Fourier (Auxerre, Frantzia, 1768ko martxoaren 21 - Paris, 1830eko maiatzaren 16) matematikari eta fisikari frantziar bat izan zen, funtzio periodikoen arloan Fourierren serieak izeneko serie trigonometrikoetarako deskonposizioari buruz egindako lanagatik ezaguna. 1992an aurkitu zen (10101) Fourier asteroideak bere izena darama.

Joseph Fourier
Fourier2.jpg
8. seat 5 of the Académie française (en) Itzuli

1826ko abenduaren 14a - 1830eko maiatzaren 16a
Pierre-Édouard Lémontey (en) Itzuli - Victor Cousin (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoaJean-Baptiste Joseph Fourier
JaiotzaAuxerre1768ko martxoaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1830eko maiatzaren 16a (62 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
École normale (en) Itzuli
(1794 -
Tesi zuzendariaJoseph-Louis Lagrange
Doktorego ikaslea(k)Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet
Giovanni Plana (en) Itzuli
Claude-Louis Navier (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Joseph-Louis Lagrange
Ikaslea(k)Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, historialaria, arkeologoa, unibertsitateko irakaslea, Prefeta eta ingeniaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)École normale supérieure
Grenobleko Unibertsitatea
École polytechnique  (1795eko irailaren 1a -
Lan nabarmenakFourierren serie
Fourierren transformatu
heat equation (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Frantses Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli

Find a Grave: 26657622 Edit the value on Wikidata
Signature de Joseph Fourier.jpg

BiografiaAldatu

Jostun baten hamargarren semea zen Fourier, eta gaztaroa zailtasunez josia izan zuen. Arazo ekonomiko larriak zituen familiak, eta hori gutxi balitz hamar urte zituelarik umezurtz geratu ziren Fourier eta bere anai-arrebak. Udalak Joseph Pallais Auxerreko organu-jotzailearen tutoretzapean ezarri zuen, eta honek irakatsi omen zion idazten eta irakurtzen.

Auxerreko eskola beneditarrean hasi zituen ikasketak, eta bertako apaizen eskutik bortxaketak pairatu omen zituen, puntuak behar izateraino. Frantziako Iraultzan parte hartu zuen eta Robespierreren gainbeherari esker gillotinatik libratu zen. Goi Mailako Eskola Normalean sartu zen, non maisu bezala Joseph Louis Lagrange eta Pierre Simon Laplace izan zituen.

Napoleonen Egiptoko kanpainan parte hartu zuen 1798an eta konkistatutako lurraldean goi mailako postu diplomatiko bat eduki zuen. Frantziara itzultzean 1801ean, Napoleonen Isèreko prefektu izendatu zuen.

Zientzia akademia frantsesean sartu zen 1817an, eta bost urte beranduago matematika eta fisika arloetako idazkari nagusi izendatu zuten. Parisen zendu zen, 1830eko maiatzaren 16an.

LanakAldatu

Grenoblen burutu zituen beroaren zabaltzeari buruzko esperimentuak, tenperaturaren eboluzioa serie trigonometrikoen bidez modelatzea ahalbidetu ziotenak. Lan hauek fenomeno fisikoen modelaketa matematikoa hobetu zuen eta termodinamikaren oinarria osatu zuten. Garatu zuen transformatua bere izena ere darama bere ohorez. Berotegi efektua zientifikoki justifikatzen lehena izan zen.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Fourier