Ireki menu nagusia

Joseba Macías

Bilboko kazetari, idazle, soziologo, zinema zuzendari eta unibertsitateko irakaslea

BizitzaAldatu

Bilboko Santutxutarra izan zen. Hala eta guztiz, gaztea zenean Kuba ezagutu eta uhartearekin harreman estua izan zuen. Honen ondorioz, hilabete luzeak pasatzen zituen Kuban.[2]

Giza eta Politika zientzietan lizentziatua zen Deustuko Unibertsitatean eta Informazio zientzietan Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikus-entzunezko komunikazio irakasle aritu zen EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.[3] Kuban bizi zen luzaro, Habanatik hurbil dagoen San Antonio de los Bañoseko Nazioarteko Zine eta Telebista eskolari loturik, bertan ere irakasle izanda.

2012an bere doktoretza tesia aurkeztu zuen, Kubako gizarte zibila gaia hartuta, “Kubako iraultza, 1959-2010: gizarte zibila eta hegemonia krisia” izenburupean, eta Iñaki Bárcena zuzendari zuena.[4]

2013an Bilbon hil zen minbiziaren ondorioz jasandako gaixotasun luze bat eta gero. Bere hil errautsekin bi zati egin eta zati bat Kubako Baracoan eta bestea Bizkaiko leku esanguratsu batean aireratu zituzten bere senide eta lagunek.

Minbiziaren ondorioz baita ere, bera baino lehenago hil zen Mirenekin ezkonduta egon zen eta bi alaba zituen: Amaiur eta Ariane.[5]

Kazetari gisaAldatu

Kazetari gisa, hainbat komunikabideen kolaboratzailea izan zen, besteak beste Gara, Deia, Punto y Hora, Rebelión eta Diagonal. Hainbat artikulutan agerian utzi zuen bere ikuspuntu propioa Kubako Iraultzaren eboluzioari buruz beraren iritzia emanez kritiko bezain konstruktibo agertuz.

Egin Irratiaren zuzendari, elkarlanarako akordio bat lortu zuen Radio Habana Librearekin. Radio Euskadin ere komentarista eta analista ibili zen lanean.

Ezker Abertzaleko ideologia zuen eta honen ondorioz, besteak beste Iñaki Anasagastik ez zuen ondo ikusi Deiako kolaboratzailea izatea Kubako gaietarako. Izan ere, nahiz eta ikuspuntu kritiko batekin, Kubako Iraultzaren ondorioz gaur egun bertan Kuban dagoen erregimen politikoaren alde zegoen.[6]

Cubainformación komunikabide alternatiboaren sortzaileen artean egonda, bere ohizko kolaboratzaile izan zen. Youtuben badaude bere omenez egindako bideo batzuk.[7][8]

Zinema arloanAldatu

Zinefilo sutsua, sari batzuk lortu zituen bere dokumentalekin, haien artean “Chocó, una tragedia colombiana”, “La transición en Euskadi”, “Cuba en trova”, eta hitzaldiak ematen zituen gaur egungo euskal zinemari buruz.

IdazleAldatu

Idazle ere aritu zen, horren lekuko bere “Palestina: símbolos, claves y desafíos” liburua da. Liburu horretan Noam Chomskyk idatzitako "El control del pensamiento en los EE.UU.: el caso de Oriente Medio" atala ere badago.[9]

ErreferentziakAldatu