Cubainformación

Kubarekiko adiskidetasun eta elkartasunezko komunikabide

Cubainformación Kubarekiko adiskidetasun eta elkartasunezko dohanik banatzen den komunikabide bat da. Lauhilabetekari hau 2007an sortu zuen Euskadi-Cuba Gobernuz kanpoko erakundeak eta erakunde honen helburu berberak ditu: Kubako Iraultzarekiko laguntasuna eta elkartasuna. Besteak beste Joseba Macías izan zen bere sortzaileetako bat.

Cubainformación
Motaegunkari
Fitxa teknikoa

cubainformacion.tv
Twitter: cubainformacion Instagram: cubainformacion Youtube: UCLhFJ2A2Yx9Ro8dJPfBuFGw Edit the value on Wikidata

Elkarte honek kubatar herriarekiko eta Kubako sistema politikoarekiko elkartasun politiko, kultural eta ekonomikoa duten eta munduko bost kontinenteetako hainbat herritan dauden milaka elkarteetariko bat da.

Elkartasuna nagusiki politikoa izanik, esparru ezberdinetan garatzen ditu ekintzak, ardatz nagusiena Kubatar Iraultza eta bere gizarte garapenerako programarekiko agertzen duen babesa adieraztea izanik.

Europa mailan, erakunde hau da Kubako Iraultzaren alde lan egiten komunikabiderik antolatuena eta eraginkorrena. Gehienbat gaztelaniaz emititzen du.[1]

X. urteurreneko ospakizuna aldatu

2017ko ekainaren 9tik 11ra bere sorreraren X. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten.[2] Besteak beste Bilborocken ekainaren 11an, gaueko 21:00tan bertan hitz egin zuten iraultzaren alde honako pertsonai ezagun hauek: Willy Toledo, aktorea; Mariela Castro, Fidel Castroren alaba eta Aleida Guevara Che Guevararen alaba.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

http://www.cubainformacion.tv/


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.