Joseba Iriondo

euskal kazetari, telebista aurkezle eta irrati esataria
Joseba Iriondo Orbegozo» orritik birbideratua)

Joseba Iriondo Orbegozo (1969, Azpeitia, Gipuzkoa) euskal kazetari, telebista aurkezle eta irrati esatari bat da. Joxemari Iriondo kazetariaren semea da. Euskal Telebistaren albistegietako aurkezlea izan zen zortzi urtez.

Joseba Iriondo
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJoxemari Iriondo
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea eta irrati-esataria

Biografia aldatu

Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikasi zuen. 1993an Euskal Irrati Telebistan lanean hasi zen, beren lehen pausoak Euskadi Gaztean emanez. 1996 eta 1999 bitartean ETBren Madrilgo berriemalea izan zen, eta ondoren ETB1eko Gaur egun albistegia aurkeztera igaro zen.

2001eko irailaren 11ko atentatuek bere ibilbidean aldaketa bat suposatu zuten, ordutik aurrera Irakeko Gerran eta Afganistango gerran berriemale izanez. 2006 bitartean zenbait gatazketarako ETBren berriemaile berezia izan zen, eta herrialde ugari bisitatu zituen, tartean Pakistan, Iran eta Hego Amerikako hainbat herrialde. Irakeko gerrari bruuzko liburu bat idatzi zuen.

2004an ETB 2ko Teleberri albistegiko aurkezlea izan zen. Gaur egun albistegiko aurkezlea izatera itzuli zen 2005ean, eta bertan iraun zuen 2007rarte. Bere azken saioan agurra emateko orduan emozionatu egin zen, Maribel Aizarna lankidearekin batera.[1]

2007az geroztik freelance kazetari gisa dihardu, hasieran BBKrentzako eta gerora Kutxabankentzako komunikazio laguntzaile lanetan.[2]

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. liherpc. (2007-11-16). Joseba Iriondo agurra. (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
  2. LinkedIn - Joseba Iriondo. (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).

Kanpo estekak aldatu