Maribel Aizarna

euskal kazetaria

Maribel Aizarna Letamendia (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa, 1961eko urtarrilaren 12a) euskal kazetari eta telebista aurkezlea da. Euskal Irrati Telebistan ibilbide luzea egindakoa, ibilbide horretako urte gehientsuenak ETB 1eko Gaur egun albistegiak aurkezten pasa ditu. ETBren aurpegi beteranoenetakoa izanik, euskarazko telebistaren aitzindaritzat jotzen da.

Maribel Aizarna

Maribel Aizarna 2009an, albistegia aurkezten
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaribel Aizarna Letamendia
JaiotzaAizarna1961eko urtarrilaren 12a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)EITB

Biografia aldatu

Kazetaritzako laugarren urtea egiten ari zela curriculuma bidali zuen ETBra oposaketak atera zirelako, azterketara deitu zuten eta gainditu egin zuen.[1] Lanean ari zela bukatu zuen karrerako laugarren urtea, eta baita bosgarrena ere. Fakultatera joan behar zenez, asteburuko txandan hasi zen lanean, 1983ko apirilean. Urte bereko ekainean ostiral gauetako Plaza Berri programa gidatzen hasi zen, Joxemari Iriondo zuzendari zuela. Asteburuetan, aldiz, Gaur egun albistegia eta Kirolez Kirol saioa egiten zituen. Era horretan, euskarazko telebistaren aitzindarietako bat izan zen.[2]

Hurrengo urteetan era guztietako albistegi eta informazio saioetan aritu zen. Horretaz gain hainbat bidaia egin zituen atzerrira ETBko berriemaile berezi gisa, tartean AEBra bertako hauteskundeen berri ematera (1988, 2004 eta 2008an). 1989ko martxotik 1991ko udara arte ETBren Madrilgo korrespontsala izan zen, eta Golkoko Lehen Gerraren berri ere eman zuen Kuwaitetik. Gerora Gaur egun albistegiaren iluntzeko edizioa aurkeztu zuen, eta azkenik arratsaldeko albistegia aurkeztera igaro zen.[3] 2009an EITBren albiste-zerbitzuetan bestelako lanak egitera pasa zen, 2009ko hauteskundeen ondoren eratutako zuzendaritza berriaren erabakiz.[4][5]

Bizitza pertsonala aldatu

Ezkonduta dago eta hiru alabaren ama da. Zarautzen bizi izandakoa, gaur egun Aizarna jaioterrian bizi da. Mendira joatea, landareak, lorategia eta baratzea dira bere zaletasunak. Kontxi Aizarna irakaslearen ahizpa da.

Erreferentziak aldatu

  1. Segurola Errondosoro, Joanes. «Maribel Aizarna - Izena, eta izana» (pdf) Kapuko Aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  2. «Aizarna.com :: Aizarnako kazetaria telebistan» aizarna.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  3. «Maribel Aizarna «Informaziorako joera berezkoa dela uste dut»» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  4. «ETBko informatiboetako lau aurpegi ezagun ez dira pantailan izango denboraldi berrian» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  5. (Gaztelaniaz) «La nueva directiva de ETB 'se carga' a los rostros veteranos de sus informativos» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).