Doktore tesi

Doktore-titulua lortzeko sortutako ikerketa bati buruzko dokumentua
Doktorego-tesi» orritik birbideratua)

Doktore tesia edo Doktorego tesi bat ikasle batek ikerketa bati buruzko egindako ikerlan idatzia da. Unibertsitateetan, doktore tesia argitaratzeak, “Doktore” gradura atzitzea ahalmentzen du. Horretarako ikasleak graduatuta dagoen ikasleak bere tesia unibertsitatean lanpostu egonkorra daukaten irakasleen aurrean defendatu beharko du.

Definizioa aldatu

Umberto Ecoren definizioaren arabera, “lan mekanografiatua da, 100 eta 400 orrialdeetako bataz besteko luzerakoa, non ikaslea doktoratu nahi den ikasketei buruzko arazo bati erreferentzia egiten dio. Ikasleak azaldu beharko du bere ikasketa doktoretza gaiarekin zerikusia daukana. Hala ere, exijitzen den luzera zerikusi handia dauka izena ematen duen ikasketen ezaguera alorrarekin eta garatzen duen herrialdearekin. Honela, adibidez, ikasketa zientifikoen kasuan luzera askoz txikiagoa izan ohi da Humanitateetan baino eta anglosaxoi herrialdeetan, orokorrean, txikiagoa herrialde latinoetan baino. Batez besteko denbora tesi bat erredaktatzeko ere aldatzen da. Mendebaldeko unibertsitate gehienetan 3 eta 5 urteen arteko batez bestekoak izaten dira, gaia eta herrialdearen arabera luzeago edo laburrago.

Prozedura aldatu

Doktorego tesi bat sortzeko hauek dira jarraitu behar ohi diren urratsak:

  • Tutore edo zuzentzaile baten hautaketa: Doktorego tesi batek, gutxienez, zuzendari bat izan behar du, Doktorea izan behar duena. Tutorearen hautaketaren irizpideak, hurbiltasunari eta lan harremanei, inbestigaziorako gaiari lotuta egoten dira.
  • Gaiaren hautaketa: Hau ikerketa luze bat egiteko zabala izan behar da baina ez bideraezina egiteraino; ikasi ez diren alderdiak eskaini behar ditu inbestigazioa originala izateko; eta zientziaren arloan gai nabarmen bat izan behar du.
  • Lan plangintza ezartzea: Doktorego tesia denbora luzeko lan bat denez, beharrezkoa da epe luzerako plangintza bat egitea, inbestigazioaren ataza guztiak egiteko epeak adierazten
  • Dokumentazio lan sakona: Lehenengo urratsetako bat “artearen egoera”, hau da, gaiarekin zerikusia daukaten aurrekariak ikertzea da. Ahal den neurrian, guztiz eguneratua egon behar du, honetarako, datu bibliografikoen datu-baseak bezalako baliabideak erabili ohi dira.
  • Datuen bilketa eta datuen artxibatzea: Inbestigazio baten hasierako urratsa (humanistikoa izan nahiz zientifikoa izan) datuen bilketan eta antolaketan datza. Bi kasuetan erabilgarritasun handikoak dira fitxa bibliografikoak, non aurkitzen diren kontsultatu nahi diren liburuen informazio garrantzitsuenak.
  • Atal esperimentala: Inbestigazio zientifikoetan, askotan esperimentuak egin behar dira hipotesia egokia dela egiaztatzeko eta frogatzeko.
  • Datuen analisia: Beharrezko datuen bilketa eta gero, datu bibliografikoak zein esperimentalak, ikertzaileak antolatu eta aztertu beharko ditu ondorioak ateratzeko (ikerketaren ondorioak izango zirenak)

Hori guztia egin eta gero, ikerlariak bere tesia idatzi eta defendatu egin beharko du.

  • Idazlana: Hasieran tesi osoaren laburpen bat egon behar du. Gaur egun ia ezinbestekoa da laburpena ingelesez ere egotea. Gomendagarria da amaierako txostenaren idazlanaren prozesua beste urratsen aldiberekoa izatea, kasu batzuetan atal gehienak inbestigazioaren amaieran laburbilduta egon ohi dira, non datuak batu eta aztertu dira. Idazlana eskatutako hedaduraren araberakoa izango da, baina beti gorde behar du testu zientifikoen estilo zuzena eta objektiboa.
  • Defentsa publikoa: Doktorego tesia idazten amaitu eta gero, testua gordailuetan sartzen da eta behar diren urrats burokratikoak jarraitzen dira. Idatzitakoa zenbait doktoreei helarazten zaie. Doktoratua defentsa publikoko akto batean azaldu beharko ditu bera tesiaren nondik norakoak. Doktore batzuek galderak egingo dizkiete eta agian auzitan jarriko dituzte doktore gaiaren proposamenak. Tesiaren proposamen nagusiek gainditu beharko dute doktoreen galdetegia. Aditu talde batek epaimahai bat osatzen du lana ebaluatzeko eta kritikatzeko; doktoregaiak bere proiektuaren baliotasuna eta metodoa defendatu behar du, hau egin eta gero tesiak bere kalifikazioa jasoko du, positiboa bada, doktoregaia Doktore bilakatuko da.

Oso ohikoa da doktorego tesiak bere bidea jarraitzea defentsa eta gero, argitaratzeko prestaketa lanetan edo monografia zientifiko batean bilakatzen.

Euskarazko tesiak aldatu

Ingumaren datu-basean topa daitekeen lehen doktorego tesia 1976. urtekoa da, Rikardo Arrue Imaz Tolosako kardiologoak EHUn aurkeztutakoa 1976ko urtarrilaren 12am. Hura da euskaraz idatzi izan den lehen doktore tesia[1].

Inguma datu-basearen arabera, 2007an defendatu ziren euskarazko doktorego-tesi gehien, hogeita sei hain zuzen ere[2].

  • 2019. urtean, Inguman kopurua nabarmen handitu zen[3]:
Doktorego-tesiak: 763.
Lotura bidez sarean kontsultatzeko moduan dauden doktorego-tesiak: 584.

XXI. mendean, 2005-2006 ikasturtetik aurrera[4], Euskaltzaindiak eta EHUk urtero euskarazko bost doktore tesi saritzen ditu, Koldo Mitxelena Sariarekin[5].

Proportzionalki, dena dela, euskaraz aurkezten diren tesiak gutxi dira Euskal Herriko unibertsitateetab. 2002-2003ko ikasturtean argitaratutako tesien %7,4 euskaraz egindakoak izan ziren; 2012-2013ko ikasturtean, %8,6 zen kopuru hori. Ez da gauza bera gertatu, ordea, ingelesarekin, denbora tarte berean, %2,5etik %34,5era egin baitu salto proportzioak[1].

Euskarazko tesien eta tesi-proiektuen zabalkundea areagotzeko, UEUk Txiotesia ekimena antolatzen du 2013az geroztik, lehiaketa bat norberaren tesia azaltzeko Twitterreko txio kate batekin. 2013ko lehen edizio hartan 86 tesilariren mezuak bildu ziren lehiaketan[6].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Garmendia, Lander Muñagorri. «Nola esaten da tesia euskaraz?» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  2. a b Labaka, Saioa. (2009-07-19). «Doktorego-tesiak sarean irakurtzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  3. «Ingumako datuak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  4. «Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  5. «Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  6. Irureta Azkune, Onintza. (2013). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu