Ireki menu nagusia

Maia García Vergniory (Getxo, Bizkaia, 1978a) bizkaitar fisikari eta ikerlaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Fisika Aplikatua II irakasgaiko irakasle da. Horrez gain, Donostia International Physics Centerren egiten du lan ikerlari.[1]

Maia García
Bizitza
Jaiotza Getxo1978  (40/41 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Jose Maria Pitarke
Pedro Miguel Etxenike
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostia International Physics Center
Jasotako sariak

2007an Gorputz anitzen eta banda-egituraren efektuak egoera elektroniko kitzikatuen zein ioi higikorren eta gainazal solidoen arteko elkarrekintzaren ondorioz izenburuko doktore-tesia defendatu zuen.[2]

Propietate topologikoak dituzten materialak aurkitzeko metodoak ikertzen dihardu.[3]

2017ko azaroaren 22an L’Oréal-UNESCO For Women in Science ikerkuntza sarietako bat eman zioten.[4]

LanakAldatu

Doktore-tesiaAldatu

Urtea Izenburua Zuzendariak Unibertsitatea ISBN
2007 Gorputz anitzen eta banda-egituraren efektuak egoera elektroniko kitzikatuen zein ioi higikorren eta gainazal solidoen arteko elkarrekintzaren ondorioz Jose Maria Pitarke
Pedro Miguel Etxenike
EHU ISBN 978-84-8438-408-3

ErreferentziakAldatu