Jokin Zaitegi sariketa

euskal literatura saria

Jokin Zaitegi sariketa Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatutako itzulpen-lehiaketa da, eta Literaturako Nobel saridunen lanak itzultzea du helburu. Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntza du sariketak. Nobel saridunaren lana nork itzuliko duen jakiteko, itzulpen-lehiaketa itsu bat egiten da, eta irabazten duenak itzuli beharko du lana; horretarako, beka bat jasotzen du.

Jokin Zaitegi sariketa
Motasari
Honen izena daramaJokin Zaitegi
Indarraldi2002 - 
Sari-emaileaArrasate Euskaldun Dezagun eta Elkar

2002an izan zen lehen edizioa[1], eta, besteak beste, Imre Kertesz, J.M. Coetzee, Doris Lessing eta Svetlana Aleksievitxen lanak argitaratu dira.

Jokin Zaitegi sariketari esker argitaratutako lanak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Jokin Zaitegi saria, berriz abian» EIZIE (kontsulta data: 2021-01-28).
  2. «Ibon Uribarrik irabazi du Jokin Zaitegi saria» argia.eus 2010-01-29 (kontsulta data: 2024-02-03).
  3. «Juan Mari Agirreurretak irabazi du Zaitegi saria» berria.eus 2012-02-07 (kontsulta data: 2024-02-03).
  4. «Aiora Jaka eta Maialen Marin, Zaitegi Sariaren irabazle» uberan.eus 2012-02-07 (kontsulta data: 2024-02-03).
  5. «Iker Sanchok irabazi du Zaitegi saria» berria.eus 2012-01-15 (kontsulta data: 2021-01-25).
  6. Taldea, elkar. (2021-01-15). «Garazi Ugalde, Zaitegi sariaren irabazle - PostData» postdata.elkar.eus (kontsulta data: 2021-01-25).
  7. «Gema Lopez Las Herasentzat Jokin Zaitegi beka» aedelkartea.eus 2023-01-30 (kontsulta data: 2024-01-17).
  8. «Joannes Jauregik irabazi du Zaitegi Saria» 111akademia.eus 2024-02-01 (kontsulta data: 2024-02-03).

Kanpo estekak

aldatu