Iñigo Errasti
bizkaitar itzultzailea
Iñigo Errasti Arambarri (Bilbo, 1973) itzultzailea da. Euskal Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak burutu zituen eta irakasle gisa ere aritu zen. Gaur egun, itzultzailea da lanbidez, Bizkaiko Foru Aldundian [1].
Iñigo Errasti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1973 (49/50 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
2005ean, Jokin Zaitegi itzulpen saria irabazi eta Harold Pinterren Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk lana ekarri zuen euskarara.
EIZIEko Zuzendaritzako kide izan zen 2009-2015 urteetan.
ItzulpenakAldatu
- Pinter, Harold: Maitalea eta beste antzerki lan batzuk (2006). Donostia, Elkar.
- Valentine, Jenny: Violet Park-en bidetik (2008). Irun, Alberdania.
- Díez, Jesús: Kinseyren showa (2008). Bilbo, Arteblai.
- Huston, Nancy: Jaiotze markak (2009). Irun, Alberdania.
- Shelley, Mary: Frankenstein (2013).Donostia, Igela.
- Steinbeck, John: Saguak eta gizonak (2016). Irun, Alberdania.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-11).