Gartxot Unsain

Donostiako kantautorea

Gartxot Unsain (Donostia, 1987) abeslari eta kantautore gipuzkoarra da.

Gartxot Unsain
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria

Ibilbidea aldatu

Hainbat taldetan ibili izan da Gartxot, hala nola Yaw, Madeleine, John Berkhout, Bananas, Pastoriza Anaiak, Grises eta Bi Zaldi[1]. 2018an bakarkako bideari ekin zion Ghau proiektuarekin. Berak egindako kantuak performance bidez eskeintzen zituen Jaiotz Osa lagun zuela[2].

COVID-19 pandemiak eragindako itxialdian "Kuarentena Sessions" proiektua jarri zuen martxan eta sareetan ezagun egin zen. Cover-ak egin zituen txano berezi bat jantzita[3]. Bereziki arrakastatsuak izan ziren egin zituen kolaborazioak, esate baterako Izaro abeslariarekin egin zuena[4].

2018an bertan Bananas harcore musika taldea eratu eta Gartxot taldeko ahotsa da.

Erreferentzia aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.