Iñigo Roque

Euskal itzultzailea


Iñigo Roque Eguzkitza (Portugalete, 1976) euskal itzultzailea da.

Iñigo Roque
Bizitza
JaiotzaPortugalete, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
portugesa
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea

Zenbait artikulu idatzi eta literatur lan euskarara itzuli ditu, hala nola, Fernando Pessoaren Poemak pluralean antologia eta Itzulpengintzan Euskadi Saria ekarri zion[1] António Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala.[2]

Biografia aldatu

Iñigo Roquek Euskal Filologia ikasi zuen eta itzulpengintza graduondo batez bete zuen formakuntza. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Sailan testu akademikoen zuzentzaile lanak egiten ditu,[3] aldi berean, literatur lanen itzulpengintzari ekinez.[1]

2014. urtean, Itzulpengintzaren alorrean, Euskadi Saria irabazi du. Antonio Lobos Antunesen Gauzen ordena naturala (A ordem natural das coisas) itzulpenagatik.

2017an Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek batera aurkeztu duten proiektuak Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa irabazi dute. Proiektu honek Kazuo Ishiguroren The Remains of the Day lana euskaratzean datza eta 2018aren bukaerarako aurreikusia dago.[4]

Itzulpen nabarmenduak aldatu

  • Askatasuna, etengabeko borroka bat : Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak (Freedom Is a Constant Struggle : Ferguson, Palestine, and the Foundations of a Movement). Angela Davis. Katakrak, 2016.
  • Errepidean (On the Road). Jack Kerouac. Pasazaite 2018.[5]
  • Bost egun, bost gau (Cinco Dias, Cinco Noites). Manuel Tiago. Katakrak 2020.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) ««Desorduetan egin ditut literatur itzulpenak, etxekoei orduak kenduta»» diariovasco.com 20141026000307 (Noiz kontsultatua: 2018-05-26).
  2. (Gaztelaniaz) Queiruga, Xabier. «Pasazaite» www.pasazaite.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Servicio de Euskera» euskara (Noiz kontsultatua: 2018-05-26).
  4. Taldea, elkar. (2018-01-17). «Amaia Apalauza eta Iñigo Roque, Zaitegi sariaren irabazle - PostData» PostData (Noiz kontsultatua: 2018-05-26).
  5. (Ingelesez) «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-26).
  6. SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-06-01). ««Hemen ere izan da beste era bateko kontrabandorik, ez hain erromantikoa»» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-08-10).