Joanes Jatsu

Joanes Jatsukoa» orritik birbideratua)

Joanes Jatsu (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, ?Bearno, 1515) nafar legelaria izan zen, Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko buru.

Joanes Jatsu
Bizitza
JaiotzaDonibane Garazi, 1445
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaXabier1515eko urriaren 16a (69/70 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Maria Azpilkueta
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraklegelaria, aristokrata, diplomazialaria eta politikaria

Biografia aldatu

Nafarroa Behereko agaramontar familia batean jaioa, gazte zela Boloniara joan zen ikastera. Bertako Unibertsitatean zuzenbidean doktoretza lortu zuen 1470ean.[1] 1476an Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko buru aukeratu zuten.[2] Gaztelako Erresumako armadak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, Erresumako kargurik garrantzitsuenetariko bat zen.

1494an, Katalina Foixkoa eta Joanes Labritekoa erreginen koroatzean parte hartu zuen, zina hartu baitzien Nafarroako Gorteetako ordezkari gisa.[3]

1498an Piarres Nafarroakoarekin batera, Nafarroako Erresumako enbaxadorea izan zen Aulki Santuan eta 1507an Frantziako Gortean.[4]

1512ko Nafarroako konkistan erreginen alde egin eta, Bearnora erbesteratu zen familiarekin batera. Xabierren zegoen familiako gaztelua 1517an Cisneros kardinalaren agindupean bota zuten.

Nafarroako errege-erreginen kronika idatzi zuen.[5]

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

Baztan ibarreko leinu batekoa zen Maria Azpilikueta ezkondu zuen. Xabierko gaztelua izan zuten etxe eta 1502an aita hil zitzaionean Azpilikuetako jaurerria.

Sei seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak aldatu

  1. Tamburri, Pascual. (1997). Juan de Jaso: estudios universitarios y posterior vinculación con Italia. Vianako printze erakundea ISSN 0032-8472..
  2. Gran Enciclopedia de Navarra. Juan de Jaso. .
  3. www.noticiasdenavarra.com
  4. Fernández Martín, Luis. (1991). Un pleito palentino del doctor Juan de Jaso, padre de S. Francisco Javier. Tello Téllez de Meneses erakundea ISSN 0210-7317..
  5. Fidel Fitak azalduta