Galdera-marka
Galdera-marka galdera adierazten duen perpaus baten amaieran doan "?" ikurra da.
Zenbait hizkuntzatan, gaztelaniaz eta galizieraz adibidez, perpausaren hasieran alderantzizko galdera-marka (¿) ere adierazten da.
JatorriaAldatu
Galdera-marka latinezko quaestiō (QVAESTIO) hitzetik dator, garaian Qo gisa laburbiltzen zena. Denborarekin Q letra o-aren gainean idazten hasi zen eta hortik eratorri zen gaur egungo ikurra. Bada beste hipotesi alternatibo bat, ahozkera identifikatzeko ezartzen zen irudi ondulatu batetik zetorrela dioena.