Poitiersko gudua Ehun Urteko Gerrako gudua izan zen. Gudua 1356ko irailaren 19an egin zuten Poitierstik gertu. 1346ko Crécyko gudua eta 1415eko Agincourteko guduarekin batera, hiru ingeles garaipen nagusietatik bigarrena izan zen.
- Artikulu hau 1356ko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Poitiersko gudua».
Ingeles armada Eduardo Printze Beltzak zuzendutako 7.000 lagunek osaturik zegoen eta Joan II.a erregeak zuzendutako 15.000 laguneko frantziar armada izan zuen arerioa. Ingelesek frantziarren zaldiak hil zituzten bere zaldunak oztopatzeko. Inguratze-mugimendua egin eta, frantziarrek ihes egitea saiatu arren, frantziar erregea preso hartu zuten.
Erregearen galerak krisi larria ekarri zuen Frantzian. Horren ondorioz, 1360. urtean frantziarrek Bretignyko hitzarmena sinatu behar izan zuten lurraldeen truke erregea askatzeko.
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu