Côte basque XIII

Côte basque XIII taldea (euskaraz 'Euskal kostaldea XIII') Lapurdiko rugby league talde profesionala izan zen. 1934ko abuztuaren 16an sortua, Angelun (1934-1940) eta Baionan (1944-1955) izan zuen egoitza.

HistoriaAldatu

Ikurrinaren koloreak zituen. Hasieran Angeluko Saint-Jean estadioan aritzen zen. 1936ko apirilaren 19an, Frantziako Kopa irabazi zuen Villeneuve 15-8 irabaziz. 1940an, Vichyko gobernuak rugby XIII debekatu zuenean desagertu zen eta 1944an birsortu zutenean Baionako Udal Kirolgunean aritu zen. 1946-47 eta 1947-48 denboraldietan, Bordeaux XIII taldearekin bat egin zuen. 1948an berriro desagertu eta Nautique XIII taldeak ordezkatu zuen.[1] 1954an, Nautique XIII eta Biarritz AC taldeek bat egin zutenean, Côte basque XIII birsortu zen baina urtebete baino ez zuen iraun.

PalmaresaAldatu

  • Frantziako Élite 1 Txapelketa:
    • Txapelduna: 0
    • Txapeldunordea: 0
  • Frantziako Kopa:
    • Txapelduna: 1 (1936)
    • Txapeldunordea: 0


ErreferentziakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Baiona

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.