Koldobika Jauregi (idazlea)
Koldobika Jauregi Etxenagusia (Errenteria, Gipuzkoa, 1896ko ekainaren 21a - Zarautz, Gipuzkoa, 1971ko otsailaren 2a) euskal idazlea. Jautarkol ezizenez da ezaguna. Bere ezizena sabindarren izen sistemari dagokion Jauregi´tar Koldobika kontrakziotik dator.
Koldobika Jauregi (idazlea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Koldobika Jauregi Etxenagusia |
Jaiotza | Errenteria, 1896ko ekainaren 21a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Zarautz, 1971ko otsailaren 2a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Jautarkol |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
aldatuComillasen egin zituen apaiz ikasketak. Euskaltzain urgazlea izan zen. Irugarrengo Prantziskotarra, Zeruko Argia, Yakintza, Euzko Gogoa, Euskal-Esnalea, Ekin, eta Bertsolariya aldizkarietan eta El Día egunkarian eman zituen argitara bere idazlan eta olerki gehienak. 1929an Biozkadak olerki bilduma eman zuen argitara. Gerra aurreko olerkari belaunaldian sartua izan da Lizardi, Lauaxeta, Loramendi eta Orixerekin batera. Espainiako Gerra Zibilean erbesteratu behar izan zuen. 1958an Euskal Herrira itzuli eta Zarautzen bizi izan zen hil arte, fraideen kaperau. Hitz lauz, gerra aurretik, Egiazko edertasuna (1923, ipuin luzea) eta Ipuiak (1924) argitaratu zituen, eta gerraren ondoren, berriz, bi saiakera: «Loramendi» olerkaria, aren garai barruan ikusia ta aztertua (1959) eta Xenpelar bertsolaria (1958). Camilo José Celaren Pascual Duarte´ren sendia itzuli zuen euskarara. Zarautzen bere omenezko kale bat dago.
Lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Egizko edertasuna. Ipuin luzea... (1923, Gaubeka Irarkola)
- Ipuiak (1924, Iñaki Deunaren Irarkola)
- Ipuiak (1953, Itxaropena)
Poesia
aldatuItzulpena
aldatu- Paskual Duarte'ren sendia, Camilo José Cela (Itxaropena, 1967).
Biografia
aldatu- Xenpelar bertsolaria (1958, Itxaropena)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.