Izurri pneumonikoa izurri mota bat da, Yersinia pestis bakterioak sortutakoa. Izurri bubonikoaren konplikazioa izan daiteke, baina baita gaitz autonomoa ere, izurri bubonikorik gabe hartutakoa.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Izurri pneumoniko
Deskribapena
Motaizurri bubonikoa, lymph node disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Yersinia pestis
Sintoma(k)hotzikara
prostration (en) Itzuli
Sortzen duIzurri Beltza, Great Plague of 1738 (en) Itzuli
Hirugarren izurrialdia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakXadani, gentamizina, doxiziklina eta Ziprofloxazino
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA20.0
GNS-9-MK020.0
GNS-10020.0
GNS-9020.0
DiseasesDB14226
MedlinePlus000596
eMedicine000596
Disease Ontology IDDOID:10773

Bi bidetatik harrapa daiteke:

  • beste gaixo batek kutsatuta: airearen bidez kutsatzen da. Izurri pneumonikoa oso kutsakorra da. Bakterioa gaixoaren biriketan dagoenez, eztul egiterakoan kanporatu egiten da, gripearen edo pneumoniaren antzera. Gaixoaren espektorazioek tanta kutsakorrak dituzte; tanta bakoitzean milioika bakterio patogeno egon daitezke.
  • izurri bubonikoaren ondorioz: tratatu ezean, izurri bubonikoa izurri pneumoniko bihurtzen da. Mikrobioak buboietatik odolera pasatzen dira eta biriketara irits daitezke.

Gaitzaren inkubazio epea oso laburra da, batez ere kutsapen bidez harrapatu denean: 1-2 egun artekoa, bakterioak aire bidez gorputzean sartu direnetik.

Sintomarik ohikoenak hauek dira: buruko mina, sukar handia, ahultasuna eta pneumoniaren seinaleak (disnea -arnasa hartzeko zailtasuna-, eztula eta odolezko espektorazioak).

Gaixotasun larria da, pronostiko txarra duena (hilgarritasun tasa: %95). Tratamendu antibiotikoa lehenbailehen hasi behar da heriotza saihesteko. Estreptomizina eta kloranfenikola dira antibiotiko erabilienak.

Izurri pneumonikoa, izurri bubonikoarekin batera, Erdi Aroan agertutako Izurri Beltzaren eragilea izan zen. Pandemia hark Europako bazterrak astindu zituen XIV. mendean, eta milioika hildako eragin zituen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu