Hirugarren izurrialdia

izurri bubonikoaren pandemia, Yunnanen (Txina) 1855ean hasi zena

Hirugarren izurrialdia izurri bubonikoaren pandemia bat izan zen, Yunnanen (Txina) 1855ean hasi zena eta kontinente guztietara zabaldu zena. Txinan eta Indian bereziki hilgarria izan zen, 10 bat milioi lagun hil baizituen Indian bakarrik, eta, hori dela eta, historiako pandemiarik hilkorrenetakoa da. Munduko Osasun Erakundearen arabera, 1960ra arte egon zen aktibo, ordutik aurrera mundu osoko heriotzak 200 baino gutxiago izan baitira urteko. Harrezkeroztik, izurriak eragindako heriotza tasa hortik behera egon da urtero.

Hirugarren izurrialdia
Irudia
Motaplague epidemic (en) Itzuli
Denbora-tarte1855 - 1945
KausaIzurri pneumoniko
Osatuta
Izurritearen biktimak Mantxurian.

Izenak adierazten du izurri bubonikoaren hirugarren agerraldi nagusia izan zela Europan. Lehendabizikoa Justinianoren Izurria izan zen, Bizantziar Inperioa eta inguruko lurraldeak 541ean eta 542an jo zituena. Pandemiak VIII. mendera arte iraun zuen, ondoz ondoko olatuetan. Bigarrena Izurri Beltza izan zen, gutxienez Europako populazioaren herena hil zuena 1346tik 1353ra bitarte infekzioaren zenbait olatutan. Izurri hori tarteka itzultzen zen XIX. mendera arte.

XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen hasierako pandemiak, heriotzaren patroiek zehazten dutenez, bi iturri izan zituen. Lehendabizikoa bubonikoa izan zen nagusiki, eta ozeanoetako merkataritzak hedatu zuen, infektatutako pertsonak eta arratoiak garraiatzen zituelako, baita arkakusoak zeramatzaten kargamenduak ere. Bigarren anduia, birulentzia handiagokoa, pneumonikoa izan zen nagusiki, eta pertsonaz pertsona kutsatuta zabaldu zen batez ere. Andui hori Asiara mugatu zen, batez ere Mantxuriara eta Mongoliara.

Kanpo estekak

aldatu