Medikuntzan, inkubazio epea edo inkubazio aldia mikrobio batek infektatzen duenetik -hots, gure gorputzean sartzen denetik- seinale edo sintomak agertu arte pasatzen den denbora-tarteari deritzo. Mikrobioez gain, susbtantzia kimiko batzuek ere inkubazio epea dute.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Mikrobio batek infektatzen duenean ez du segituan gaixotasun infekzioso bat sortzen. Denbora-tarte bat behar du mikrobioak gaitzaren sintomak sortu ahal izateko. Inkubazio epea oso aldakorra da mikrobio eta gaitzaren arabera. Gripearen kasuan inkubazio epea oso laburra da (1-3 egun), salmonelosiaren kasuan ere (6-48 ordu), baina HIESaren kasuan, aldiz, edo legenarraren kasuan oso luzea izan daiteke (urte luze batzuk) [1].

Posible da ere mikrobio batek infektatzea baina infektatutako gizabanakoak inoiz ez sufritzea gaitzaren sintomak. Hau da eramaile osasuntsuen kasua. Gizabanako batek, esaterako, Streptococcus bakterio patogenoa eztarrian eraman dezake inongo patologia (amigdalitis, faringitis...) izan gabe.

Hainbat faktorek eragin handia dute inkubazio epearen iraupenean: mikrobio patogenoaren birulentzia, ostalariaren immunitatea, infektatzen duen mikrobio patogenoaren kopurua, mikrobioaren sarreragunea, etab.

Hainbat gaitzen inkubazio epea aldatu

Gaixotasuna Inkubazio epea Erreferentziak
Kolera 1-3 egun [1]
Gripea 1-4 egun [2]
Hotzeria 1-5 egun [3]
COVID-19a 2-15 egun [4]
Legenarra 10 urte arte
Ebola gaixotasun birikoa 1-21 egun [5]
Salmonelosia 6-48 ordu
Mononukleosi infekziosoa 4-8 aste [6]
Kuru 10-15 urte [7]
Poliomielitisa 7-14 egun [8]
Errubeola 14-21 egun [9]
Elgorria 9-12 egun [10]
Botulismoa 12-36 ordu
Amorrua 1-3 hilabete, batzuetan gehiago
Tetanosa 7-21 egun
Barizela 14-16 egun [11]

Erreferentziak aldatu

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:894 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.

Kanpo estekak aldatu