Dokumentazioa telebistan

Nahiz eta multimedia lan bat izan, telebistako dokumentazioaren ardatza bideoteka da. Langile askoko zerbitzu handiak dira telebista dokumentazioko zerbitzuak.

Digitalizazio prozesua luzea izan da telebistan. 1990ko hamarkadan zinta analogikoekin batera, zinta digitalak erabiltzen hasi ziren. Baina, benetako iraultza zerbitzari digitalen eskutik heldu zen, bigarren milurtekoan. Digitalizazioa albistegietan hasi zen, poliki poliki guztietara hedatuz. Informazio-programen artxibo historikoa digitalizatu egin da hein batean, programetako bideo-zintak irentsi, digitalizatu eta piezaz pieza zatitzen dira. Horietako bakoitza artxiboak duen informazio historikoarekin lotzen da, eta eduki digital berria, esentzia (bideoa eta audioa) eta informazio erlazionatua (metadatuak) dituena, sortzen da.

Telebista analogikoaren funtzionamenduan, kameralariek eguneko grabazioak bideo zintetan ekartzen zituzten emisiora. Kazetariek edizio geletan zinta horiek eta beharrezko artxiboak erabiltzen zituzten albisteak osatzeko. Kazetariek osatutako albisteak eramaten ziren emisio gelara. Ondoren, artxiboko bideo operadoreek iraupen gutxiko grabazio horiek zinta bakar batean kopiatzen zituzten. Dokumentalistek zinta horietan zeuden albisteen analisi dokumentala egiten zuten erreferentzien datu-baseetan, albiste bakoitzari zegokien metadatuak jarriz (titulua, iraupena, laburpena, planu deskripzioa, deskriptoreak…).

MAM (Media Asset Management)[1] aldatu

Aktibo digitalak kudeatzeko sistema da. Aktibo digitalak biltegiratu, kudeatu, antolatu, prozesatu eta banatzeaz arduratzen den sistema da. Datu-base baten inguruan eraikitzen da eta eduki bilduma ezberdinak kudeatzeaz arduratzen da.

Horrela, telebistako operadore batek MAM sistema bat sartuz gero, ordenagailuko datuen fitxategietan ikus-entzunezko edukien sistema global batean integratzeko beharra ezartzen da, "Assets" edo multimedia-fitxategietarako zinten euskarri fisikorik gabe. Eta telebista-kate bateko langile guztiek aldi berean erabili ahal izatea. Media Asset Manager (MAM) digitalizazio-sistema horrek telebista-prozesu osoa hartu beharko luke barnean, sisteman sartzen denetik, muntaketa edo tratamendua (edizioan edo postprodukzioan), Airera igortzea (playout, ahal dela jarraitutasun-sistema automatizatu batean) eta dokumentazio-kudeatzaile batean artxibatzea edo dokumentatzea, material horiek edonon azkar eta eraginkortasunez berreskuratu ahal izateko.

Media Asset Managementen funtzioak: aldatu

  • Erlazionatutako informazioa antolatu
  • Edukiak eskaini
  • Edukiak katalogatu
  • Erabiltzaileen baimenak (nork erabiltzen duen informazioa) kudeatu.
  • Informazioaren fluxuak kontrolatu

Media Asset Management ezarri zeneko data batzuk: aldatu

Ahorakinak aldatu

Digitalizazioarekin, telebista ekoiztetxeetan ENG kameren memorietatik datozen seinaleak, ahorakinen bideo zerbitzarietan kodifikatzen dira eta fitxategi informatikoetan bihurtzen dira.

Ondoren, fitxategi hauek, zerbitzari onlinetara pasatzen dira eta kazetariek, eduki hauek har ditzakete editatu eta albistea osatzeko. Kazetariek, haien lanetarako edukiak bilatzean nabigatzailean online edo liburutegi nearlinetan bilatzen dute. Kazetariek lana amaitzean, publikazio lana hasten da, automatikoki albistea, play out bideo zerbitzari batera edo emisiora joango da. Bitartean prozesu automatiko batzuk hasiko dira albistea liburutegi nearlinean artxibatzeko. Hortik aurrera, organizazio osoak ikus ditzake bertan sartutako edukiak. Ondoren, kaduzitate data iritsiko zaie eta resoluzio baxuko kopiak eginen dituzte. MAM-ek produkzio prozesua gertatzen den bitartean, artxiboak biltegiratzen ditu eta edukia registratzen doa, horrela dena errezago egiten du.

ENG memoriatik datozen seinaleak---> Ahorakinen bideo zerbitzarietan kodifikatu---> Fitxategi informatikoak bihurtu---> Zerbitzari onlinetara pasa---> Kazetariek hartu---> Nabigatzaile online edo liburutegi nearlinetan bilatu--->Play out edo emititu

Edizioaren fluxuak aldatu

Erabiltzaileak, erredakzio giroan lan egiten duen kazetariak, 3 oinarrizko tresna dauzka bere ordenagailuan: idazteko, editatzeko eta lokuziorako. Testu erramintaren bidez kontrolatzen dira albistegian sartzen eta produzitzen diren albisteak. Testuinguru honetan sar dezake off ahotsean joango den testua edota  aurkezleak emango dituen pasoak eta sarrerak. Erredakzio erramintatik sortzen den metadatu hau, editatuko dugun edukiarekin lotuta dago.

Zerbitzariaren konexio ona beharrezkoa da, play ematen diogunean, era natural batean edukia ikus dezagun, nahiz eta errealitatean online zerbitzariaren irudi birtual bat ikusten ari garen.

Kazetariak nabigatzailean bilatuko du edukia eta artxiboan badago, erresoluzio baxuko zerbitzari bat dago eskainiko diona irudia erresoluzio baxuan. Baina edukia ez badago online  zerbitzarian, transferentzia automatiko bat gauzatuko da liburutegitik eta eduki hori automatikoki berreskuratuko da online zerbitzariaren barruan. Erabiltzailearentzat gardena da, editorean agertuko zaio, kontuan izan gabe atzetik MAM sistema dagoela edukien transferentziak errazten, erabiltzaileak ezer egin gabe.

Play out edo edukien publikazioa aldatu

Editorean lanean dagoen bitartean material originala ikusten da eta fuse egiten ez duen bitartean ez da ebaketa berria agertuko. Fuse egiten denean, ebaketa berria egiten da, hau da, klip berri bat sortzen da eta automatikoki eragingo du edukiaren publikazioa.

Edukia publikatzea esan nahi du bideo ebaketa hori, albiste hori, play out edo emisio bideozerbitzari batera joango dela. Hau harremanetan egongo da estudioko produkzioarekin eta programaren eskaletarekin, zuzenean emititzeko platoan, aurreko edizio prozesuan egin diren bideo mozketa beharrezkoekin.

Gordetzearen fluxuak aldatu

Edukia publikatzen den aldi berean, hainbat gordetze prozesu hasten dira automatikoki, editatutako bideo klip berri hori liburutegian gorde dadin. Transkodifikazio prozesuak ematen dira, eduki horren errosoluzio baxu berri bat sortzeko. Hortik aurrera, organizazio guztiarentzat posible da edukia ikustea.

Albiste bukatu batek erresoluzio baxuko bertsio bat dauka, kopia desberdinak daude, batzuk erresoluzio handikoak eta zerbitzari desberdinetan zein artxibo digitalaren liburutegian daude jadanik nearline edota artxibo sakonetan. Aldi berean gordetzen da edukia errosoluzio baxuko eta handiko biltegietan.

Ikus-entzunezko dokumentazioaren erabilera albistegietan aldatu

Ikerketaren arabera, ikus entzunezko dokumentazioa erabiltzen duten albisteen kopurua handia da. Artxiboko grabazioak erabiltzen dituzten albisteen bataz bestekoa %42koa da. Kasu gehienetan, %27ak hain zuzen ere, egungo grabazioak eta artxibokoak konbinatzen dituzte. %15, ordea, artxiboko grabazioekin soilik osatzen dira. Dokumentazioaren erabilera handitzen da albistearen garrantzia handitzen den heinean; dokumentazioaren erabilera handiagoa da garrantzia handiko albisteetan, alegia. Esaterako, saioaren eta sekzioen hasieran. Lehenengo hiru albiseetako %51k erabiltzen du dokumentazioa. Izan ere, garrantzi gehiagoko albisteek denbora eta baliabide gehiago eskatzen dituzte (bideo ezberdinak, postprodukzioak…).  Nahiz eta dokumentazioa sekzio guztietan erabiltzen den, albisteak hautatzerakoan, egungo irudiak izatea erabakigarriagoa da Kultur, Nazioarte eta Kirol sekzioetan.[2]

Dokumentazioaren erabilerari dagokionez, 3 tipologia ezberdin aurki ditzazkegu: informatiboa, metonimikoa eta ilustratiboa .

Informatiboa aldatu

Dokumentazioaren erabilera informatiboaz hitz egiten dugunean, alde batetik, dokumentazioa erabili daiteke bloke informatibo osoa bezala; hau da, dokumentazioak albistea osatu eta aberastu dezake: testuingurua, aurrekariak, biografia… Kasu hauetan, albistearen bideo osoa edo behintzat albistearen blokeetako bat dokumentazioaren bidez eratzen da. Beste alde batetik, kalitatezko albistea osatzeko kazetariaren ezagutza eta trebetasuna beharko dira.

Metonimikoa aldatu

Ikus-entzunezko dokumentazioaren erabilera metonimikoa, albistearen protagonistak albistearen testuingurutik kanpo azaltzen direnean ematen da.

Ilustratiboa aldatu

Erabilera ilustratiboa, albistea girotzeko irudiak erabiltzean datza. Azkeneko bi erabilera hauek, ikus-entzunezko mezua osatzen dute. Narrazioa erraztu, albistea ulergarria egin eta ikusgarritasuna ematen dute.

Ikus-entzunezko dokumentazioaren erabilera egokia egiteko, zenbait aholku kontuan hartu behar dira:

Tesuinguruan jartze egokia eman behar da. Ez da erabili behar irudi bera behin eta berriro, honek aspertu dezake eta ikusleen konfiantza galdu daiteke. Garrantzitsua da irudien gaurkotasuna neurtzea. Ez badu mezuaren komunikazioa errazten, soberan dago.

Bestalde, bideoen soinua ez da normalean berrerbiltzen, hala ere, salbuespenak daude: adierazpen polemikoak, musika…  Azkenik, kontuan izan behar da artxiboko irudiak oso gutxitan errotulatzen direla: eta errotulazioa oso arbitrarioa izaten da.

Erreferentziak aldatu

  1. Agirreazaldegi Berriozabal, Teresa Camacho Markina, Idoia. (2009). Dokumentazio zerbitzuak Euskal Herriko komunikabideetan. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua PMC 1050170931. (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  2. Agirreazaldegi, Teresa. (2018-12-05). «Documentación del material audiovisual de programas informativos, en la televisión digital» Documentación de las Ciencias de la Información 41 (0)  doi:10.5209/dcin.61457. ISSN 1988-2890. (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).