Museologia (grekoko μουσειόν = museión 'museo', musen lekua eta λόγος = logos, arrazoia, argumentua, hitz egitea) museoen historia, hauek gizartean duten eragina, kontserbazio eta katalogazio teknikak lantzen dituen gizarte zientzietako adar bat da.

British Museumeko Ilustrazioaren gela, museo bateko argien mendea erakusteko zaharberritua

“Bitxikerien kabineteak” deituriko lehenengo museoak XV. mende amaieran eta XVI. mendean zehar sortu ziren. Erdi Aroan zehar loturarik, klasifikaziorik edo adierazi gabeko pilatutako objektu multzoa besterik ez zen. Espazio guztia betetzen zuten, gehiegikeria bisuala sortuz eta aparteko  informazio ekarpenik egin gabe.

Museo kontzeptua, Guillermo Budék 1554ko bere Lexicon-Graeco-Latinumen “musei eta ikasketari eskainitako  lekua,  jakintza noble bakoitzari eskainia” bezala definitzen du.

XIX. mende amaieran Londresko Historia Naturalaren Museoak, Lineoren sailkapenaren arabera, bere objektuak modu zientifikoan antolatuko ditu.

XX. mendean zehar erakusketa teknikek komunikazio aurrerapenak txertatuz joan ziren, gaur egun arte, non, museoek multimediatikoak izatea eskatzen duten.

Gaur egun museologoak komunikazio eta informazio zientziekin batera lan egiten du. Informazio idatzi hauek laburrak izan behar dute, kazetaritzan egiten den modura, baina eduki zientifikoarekin. Telebista eta informatika ere sartu dira edukiak modu ludiko eta eraginkorrean transmititzeko. Objektuen erabilera museo askoren ezinbesteko baldintza bilakatu zen, baita dibertsio parkeetara mugatua zegoen teknologiaren erabilera (zamalkatzeko dinosauroak. Meategien errepliketan zehar ibiltzeko trenenak, etab.).

Honek, eztabaida piztuarazten du, museologo guztiak ez baitaude ados “masetako kulturaren” elementuak kontsideraturikoak emaitza zientifikoak jendearengana gerturatzeko erabiltzearekin. Baina teknologia berri hauek beraien museoetan txertatu dituztenen emaitzek erakusten dute hau dela jakituria (lehenago eruditutzat hartua) eta  ulertzeko modu berriak uztartzeko modua.

Kanpo estekak

aldatu