Dokumentazioa irratian

Irratiak bi atal ditu, batetik multimedia eta bestetik soinua. Dokumentuak modu digitalean artxibatzen dira batetik eta bestalde fonoteka digitala dago, non CDak eta zinta analogikoen digitalizazioa egiten da besteak beste. Beraz irratiko dokumentazioa artxiboko baloreak programazio historikoa eta fonoteka digitala (soinua) dokumentatzean eta artxibatzean datza. [1]

Multimedia aldatu

Irratsaioetako programazioa, erabiltzen diren gidoiak, testuak, hemerotekak... eta eduki guzti hori ere digitalizatzen eta artxibatzen dira. Hau da, idatzizkoa den atala. Hau irratiko dokumentazioaren atal bat da.

Soinua aldatu

Musika: irrati saio baten edukia da eta saioa girotzeko erabiltzen da. Fonoteka datu basea oso aberatsa da, soinu artxiboko oinarrizko ondarea da.

Musikak katalogazio oso zehatza dauka: Diska, abestia eta soinu-banda bereizten dira eta hauek katalogatzeko hainbat irizpide jarraitzen dira.

Diska aldatu

Diskaren fitxa bat betzen da diskaren ezaugarriak adieraziz. Honakoak dira agertzen diren ezaugarri nagusiak:

  • Diska kopurua, Diskaren zenbakia eta Abestien kopurua
  • Interprete edo interpreteak
  • Izenburua eta Bigarren izenburua
  • Diskografia
  • Grabazio urtea
  • Generoa
  • Herrialdea

Abestia aldatu

Diskaren fitxa betetzen den era berdinean, abestien ezaugarriak ere sailkatzen dira. Irratiko komunikaziorako atal garrantzitsuenak, Aldartea, Efektuak, Gaia eta Azpigaia izango lirateke. Hauek programei aberastasuna emateko eta giro atsegina sortzeko lagungarriak direlako:

  • Interpretea edo Interpreteak
  • Izenburua eta Bigarren izenburua ere.
  • Partaide edo partaideak: talde baten kasua bada.
  • Zuzendaria: orkestrako zuzendariari dagokio.
  • Hizkuntza
  • Herrialdea
  • Instrumentuak
  • Generoa
  • Garaia
  • Efektuak
  • Aldartea
  • Gaia eta Azpigaia
  • Oharrak

Soinu-banda aldatu

Soinu-bandak abestien fitxan jasotzen ez den ezinbesteko informazioa jasotzen du:

  • Izenburu originala eta Itzulitako izenburua
  • Pelikula grabatu den Herrialdea.
  • Gaia
  • Aktoreak
  • Konpositorea
  • Oharrak

Hitza aldatu

Irratsaioen hitzak ere gordetzen dira: ahots mozketak, elkarrizketak, adierazpenak… Batzuetan, baita saio osoak ere, egoera dela eta beharrezkoa denean edukia osorik gordetzea.

  • Soinu mozketak: Adierazpenak eta grabazio zati hautatuak berrerabiltzeko gorde egiten dira eta bakoitzaren katalogazio zehatza egiten da. Horretarako, ahots artxiboa erabiltzen da. Euskadi Irratia eta Gaztea Irratiaren programa eta ahots korteak gordetzen dituen datu basea da. Informatiboetakoen artxiboa 2009an 4.000 ordutik gorakoa zen. Beste hainbat ordu programa eta elkarrizketa, saio berezi…[2]

Katalogazioa egiteko gai ezberdinak daude. Ahots mozketa eta elkarrizketa guztiak, edukiaren arabera, atal batean edo bestean sailkatzen dira. Fonotekako langileeak arduratzen dira egiaztatzeaz datuak zuzenak direla eta deskripzioak ordenagailuko pantailan grabatuta dagoena adierazten duen ala ez.

Soinu mozketan katalogazioa egiterako orduan, sartzen den alor bat Programa da. Bertan elkarrizketa edo adierazpena zein eremun egin den adierazten du. Horrekin batera, Gertaera edo lekua dago. Datu hauen barruan, badira batzuk nahitaezkoak direnak, baina badira beste batzuk ez dutenak horrenbesteko garrantzia eta bete gabe utzi daitezkenak. Horrekin batera Gaia atalean audioak duen edukiaren gai orokorra zehaztu behar da. Audioak oso gutxi okupatzen du eremu birtualean, ez da hain garrantzitsua zer gordetzen dugun, garrantzitsuagoa da datuak ondo sartzea, ondoren bilaketa errazteko eta ahalik eta azkarrena izateko.

Pertsona atalean, elkarrizketatua zein den jarriko dugu edo adierazpenak zeinek egin dituen. Horrekin batera, iraupena, data, saioaren izena eta hizkuntza jarriko dugu, baita ekarrizketatzailea edo elkarrizketatzaileak. Azkenik badugu kargua edo okupazioa izeneko atala ere badago. Hitz egiten duten pertsonen kargua edo okupazioa adieraziko dugu bertan. [3]

Erreferentziak aldatu

  1. Agirreazaldegi Berriozabal, Teresa Camacho Markina, Idoia. (2009). Dokumentazio zerbitzuak Euskal Herriko komunikabideetan. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua PMC 1050170931. (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  2. Ceberio-Berger, Iñigo . Euskadi Irratiko Artxiboa, 2009 In: Dokumentazio zerbitzuak Euskal Herriko komunikabideetan. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 123-127.
  3. Mendia, Itziar . Catalogación y ambientación del sonido en radio y televisión, 2009 In: Dokumentazio zerbitzuak Euskal Herriko komunikabideetan. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 129-139.