Gerardo Luzuriaga

Liburuzaina eta Euskaltzaindiaren Urgazlea

Gerardo Luzuriaga Sánchez (Nazar, (Nafarroa), 1956ko urriaren 26a) liburuzaina da. Filosofia eta Letretan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gerardo Luzuriaga

Bizitza
JaiotzaNazar1956ko urriaren 26a (68 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina eta euskaltzain urgazlea
KidetzaJoana Albret Bibliotekonomia Mintegia

Inguma: gerardo-luzuriaga-sanchez

Biografia

aldatu

Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Letrak Fakultatean, Geografia eta Historian lizentziatu zen.[1]

24 urte bete arte ez zuen harremanik izan euskararekin; hortik aurrera, euskara ikasi ondoren, euskarari buruzko hainbat ekarpen egin du: Jakin, Bilduma, Riev, RSBAP… aldizkarietan, eta zenbait egunkaritan artikuluak partekatu ditu.[2][3][4][5]

Ibilbide Profesionala

aldatu

Bibliotekonomia

aldatu

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saileko Liburutegia, Dokumentazio gune eta Artxibo zerbitzuaren arduraduna izan zen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2013ko otsailaren 22an[1]. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea [6], eta Berrotza blogaren kudeatzailea.[7] Haren ardura intelektualak Euskal Liburutegi Nazionalaren sormena[8] eta euskal kultura dira.

Iguaran funts bibliografikoa Hezkuntza eta Kirol Fakultatean erostea ahalbideratu zuen, funtsa honen gai nagusia atletismoa da, bilduma honetan, XIX eta XX. mendeetan argitaratutako aldizkari eta liburuak daude.[9]

Hortaz gain, Jon Urruxulegi itzultzairen funts bibliografiko linguistikoa Nafarroako Liburutegian uzteko bitartekari lana egin zuen.[10]

Ibilbide Politikoa

aldatu

Arabako Batzar Nagusietako batzarkidea izan zen 2013tik 2015ra arte, 9. legegintzaldian (2011-2015). EH Bilduko batzarkide taldekoa izan zen eta honako batzorde hauetan parte hartu zuen: Foru Araubide eta Ekonomia Sustapen Batzordea eta Euskara, Kultura eta Kirol Batzordea. Azkenengo batzorde horretan batzordeburuorde gisa jardun zuen.[11]

Argitalpenak

aldatu

Oñatiko Unibertsitateko Liburutegiari buruzko liburuak eta artikuluak argitaratu ditu. Lau mendetan zehar, Rodrigo Saez Mercado de Zuatzola fundatzailearen berezko liburutegitik abiatuta, irakasle zein ikasleak, beren hezkuntza-esparruen ikasketan interesgarriak ziren lanak gehitzen joan ziren, bereziki teologia eta zuzenbideari buruzkoak. Euskal Herriko antzinako funtsak gordetzen dituen liburutegi garrantzitsuenetako bat bihurtu da.[12]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak erakusten ditu berak sorturiko 6 lan baino gehiago.[13]

Hauek haren liburu aipagarrienak:[14]

  • Censo de Archivos del País Vasco. Bizkaia. (Eusko Ikaskuntza, 1988).
  • Censo de Bibliotecas del País Vasco. (Eusko Ikaskuntza, 1989).
  • Catálogo de incunables e impresos del siglo XVI de la Biblioteca de la Universidad de Oñati. = Oñatiko Unibertsitateko Liburutegiko XVI. mendeko impreso eta inkunableen katalogoa. (Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991).
  • Catálogo de obras impresas del siglo XVII de la Biblioteca de la Universidad de Oñati = Oñatiko Unibertsitateko Liburutegiko XVII. mendeko obra inprimatuen katalogoa (Gipuzkoako Foru Aldundia, 1998), Josu Egañarekin batera.
  • La Universidad de Oñati a través de su biblioteca, s. XVI: historia, métodos de enseñanza, vida académica, asignaturas y censura = Oñatiko Unibertsitatea, bertako liburutegiaren bidez, XVI. mendea: historia, irakaskuntzako metodoak, bizitza akademikoa, ikasgaiak eta zentsura.
  • Berrotza – Berrueza: una mirada peculiar al valle. (2020).
  • Barrotza ezagutu – Conoce la Berrueza. (Gardatxo Plataforma, 2021).
  • Nazar. Su historia. (Gardatxo Plataforma, 2024).

Bestalde, Berrotza haranari buruzko dibulgazio lan batzuk ere argitaratu ditu (Berrotza, Berrotza ezagutu eta Nazar, su historia) eta hainbat egunkaritan artikuluak argitaratu ditu, euskara, liburutegi nazionala eta Nafarroari buruzkoak.[14][15]

Aitortzak

aldatu

2009ko martxoaren 26an Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordeko bokala izendatua izan zen, Liburutegi eta ondare bibliografikoaren alorrean sona handia duten elkarte, erakunde eta pertsonen aldetik.[16]

Euskaltzain urgazlea: 2013ko otsailaren 22an izendatu zuten Euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboko batzordea hartzen du parte.[1][17]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Gerardo Luzuriaga Sanchez. Euskaltzain urgazlea» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-01-31).
  2. «Gerardo Luzuriaga» JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-02-01).
  3. «Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 49, 2 | Riev, Revista Internacional de los Estudios Vascos» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-02-01).
  4. «18 zk. (2004) – Errenteriako Udala» errenteria.eus (kontsulta data: 2025-02-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País.» www.rsbap.org (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea) (kontsulta data: 2025-02-01).
  6. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia. 2021-12-11 (kontsulta data: 2025-01-28).
  7. «Berrotza / Berrueza» berrotza.blogspirit.com (kontsulta data: 2025-01-28).
  8. «Euskal Liburutegi Nazionalari adio betiko?» naiz: IRITZIA 2021-04-15 (kontsulta data: 2025-01-28).
  9. (Gaztelaniaz) «Facultad de Educación y Deporte.Sección de Ciencias de la Actividad Física y del Deporte - ehuBiblioteka - UPV/EHU» ehuBiblioteka (kontsulta data: 2025-01-31).
  10. Vianako Printzea Erakundea. Kultura Zuzendaritza Nagusia, ed. «5.4. Dokumentu funtsa» Nafarroa Lurralde sortzailea. , 331 or..
  11. «EH Bildu batzarkide taldea» www.jjggalava.eus (kontsulta data: 2025-02-15).
  12. «Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsiateko liburutegia - Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-01-31).
  13. «Gerardo Luzuriaga Sanchez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2025-01-31).
  14. a b (Gaztelaniaz) «Luzuriaga Sánchez, Gerardo (1956-)» datos.bne.es (kontsulta data: 2025-01-31).
  15. (Gaztelaniaz) «Naiz egunkaria. Bilaketaren emaitzak Gerardo Luzuriaga» www.naiz.eus 2025-01-11 (kontsulta data: 2025-01-31).
  16. «AGINDUA, 2009ko martxoaren 26koa, Kultura sailburuarena, Euskadiko Liburutegien Aholku Batzordearen osaeraren berri emateko dena.» www.euskadi.eus (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) (kontsulta data: 2025-02-15).
  17. «5. Azkue Biblioteka eta Artxiboa batzordea» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-01-31).

Kanpo estekak

aldatu