Rafael Iriondo

futbolari eta entrenatzaile bizkaitarra

Rafael Iriondo Aurrekoetxea (Gernika, 1918ko urriaren 24a - Bilbo, 2016ko otsailaren 24a), Bilboko Athletic Klubeko eta Real Sociedadeko entrenatzaile eta jokalaria izan zen.

Rafael Iriondo

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1918ko urriaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2016ko otsailaren 24a (97 urte)
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Moghreb Atlético Tetuán /
Real Betis Balompié /
Club Atlético de Tetuán1939 / 1940
Athletic1940 / 195325879
Espainiako futbol selekzio nazionala1946 / 194721
Real Sociedad1953 / 1955289
Barakaldo CF1953 / 195331
Indautxu Kirol Elkartea1955 / 195510
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Jokalaria

aldatu

Gernikarra jaiotzez, 1940-1941 denboraldian egin zuen Athletic taldearekin debuta, Valentzia futbol taldearen aurka. Athleticeko bigarren aurrealde historikoaren kidea izan zen. Guztira, hamahiru denboraldi egin zituen taldean, 1940tik 1953. urtera bitarte. Liga bat, eta lau errege kopa irabazi zituen, guztira 232 partidu jokatuz.

Espainiako futbol ligan 79 gol sartu zituen. Espainiako Errege Kopako 62 partidu jokatu zituen eta Espainiar selekzioarekin bi aldiz jokatu zuen. Athletic taldeak ligan sarturiko milagarren gola berak sartu zuen.

Entrenatzailea

aldatu

1972tik 1974ra Erreala zuzendu zuen, ondorengo emaitzekin: 72 partida (Irabazita 29, berdinduta 15 eta galduta 28; 87 aldeko gol eta 89 kontrako).

Kanpo loturak

aldatu