Ireki menu nagusia

Iñigo Lamarca Iturbe (Donostia, Gipuzkoa, 1959ko uztailaren 13a) Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa izan da 2004 eta 2014 artean.

Iñigo Lamarca
Iñigo Lamarca Iturbe.jpg
Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa

Bizitza
Jaiotza Donostia1959ko uztailaren 13a (60 urte)
Heriotza  (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abokatua, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta arartekoa
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Batzar Nagusi

BiografiaAldatu

Abokatua da. Zuzenbidean lizentziaduna da eta Konstituzio Zuzenbideko irakasle izan da Euskal Herriko Unibertsitatean 1984 eta 1994 artean. 1994an, legelari kargua hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Euskal Autonomia Erkidegoko eta euskal lurralde historikoetako zuzenbidearen arloan hainbat ikerlan egiteaz gainera, joera homosexualeko eta identitate transexualeko pertsonen eskubideak defendatzeagatik nabarmendu da batez ere. Hori dela eta, 1997an Gehitu Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteko lehendakari izendatu zuten. Horren haritik, Gay nauzu (1999) liburua idatzi zuen. Eusko Legebiltzarrak ararteko izendatu zuen 2004ko ekainaren 18an, eta berriz hautatu zuten kargu horretarako 2009an. 2015ean Legebiltzarrak Manuel Lezertua aukeratu zuen ararteko berri gisa eta beraz, Iñigo Lamarcak kargua utzi zuen.

LanakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu